Euskara ingurune digitalean

Jack Londonen “Oihanaren deia” plazaratu du Booktegik

Jack Londonen Oihanaren deia lan klasikoa argitaratu du bere Booktegik bere plataforman. Josu Zabaletak itzuli du idazle estatubatuar abenturazaleak 1903an argitaratutako lana.

Booktegiren arabera, “Buckek ez zuen egunkaririk irakurtzen. Bestela jakingo zuen, noski, zenbait gizon bera eta bere antzeko zakur bila zebiltzala. Zakur indartsu eta iletsuen bila. Artikoan ibilian-ibilian gizonek metal horia bat aurkitu zuten. Geroztik, itsas enpresek eta beste, berri hori zabaldu zuteneko, milaka eta milaka abenturazale abiatu ziren ipar aldera. Gizon hauek zakurrak behar zituzten. Zakur etsiak, indartsuak lan egiteko eta bazter haietako hotza etsitzeko iletsuak”.

london_2

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu