Pasa den asteko ostiralean, Urriaren 24ean hain zuzen, Portugaleteko J.A. Zunzunegui BHIko DBH 1. mailako ikasleak izan genituen gurean.
Institutu horretako 48 bat ikasle etorri ziren Euskararen munduan sakontzeko asmoz. Goizeko 10:00tik eguerdiko 12:00ak arte izan ziren Euskararen Etxean.
Bertan, bi talde egin genituen: batzuek Euskararen Interpretazio Zentroa ezagutzen zuten bitartean, besteek Komiki Digitalaren tailerra egiten aritu ziren, eta gero alderantziz. Aipatzekoa da, tailerra egitean lehiaketa batean aritzen direla eta saria eramateko aukera dutela.
Interes handia erakutsi zuten Portugaletekoek. Hona hemen beraien argazkiak: