Azkue Fundazioak Talaios Kooperatibarekin elkarlanean, teknologiarekin lotutako ikastaroak antolatu ditu Sartu gurekin teknologiaren ur handitan lelopean.
Jendea formatzeko asmoarekin jarri da martxan proiektu hau. Sarritan teknologiaren mundua informatikariekin bakarrik erlazionatzen da, baina mundu guztiarentzat da erabilgarria; ikasle zein irakasle, zientzialari, soziologo… Edozeinentzat aproposak dira doako ikastaro hauek; oinarrizko gauzak era teoriko-praktikoan landuko ditugu ikuspuntu kritiko batetik.
Sormena, inspirazioa eta berrikuntza eskainiko dizkiete ikastaro hauek bertaratutakoei, mundu digitala ulertzearekin batera.
Hilabetean behin ikastaro bat egongo da. 12 ordu izango ditu bakoitzak, ostiraletako goiz eta arratsalde, eta larunbat goizetan banatuta.
“Izan sortzaile: web teknologiak ikasten”, da 2018ko bigarren ikastaro teknologikoaren izenburua.
Web teknologiak, egunerokoan konturatu gabe erabiltzen ditugu, baina ez ditugu benetan ezagutzen. Hauek ezagutzen hasteko, sei esperimentuko bide orri txiki batdefinituko dugu; gustuko duenak ezagutza hauekin maxiatzen hasteko. Lan honetarako, Mozilla Fundazioaren X- Ray goggles, Thimble eta Webmaker tresna errazak erabiliko ditugu.
Web teknologiak ikasiko ditugu, praktikoak diren ekimenen bidez, eduki sortzaile libre izateko.
Gaiak:
- Egunkari digital baten tripak ezagutu eta portada propioa idatzi
- Maite dituzun hiru gauzei buruzko web sinple bat egin
- Web meme bat egin
- Web komiki bat egin
- Web postal interaktibo bat egin
- Sakelako telefonoetarako edukia eta istoriak egin
Datak eta ordutegia:
- Martxoaren 23an ostirala [goizeko 10:00-14:00 eta arratsaldeko 15:3-19:30] eta 24an, larunbata [goizeko 10:00-14:00].
Izena emateko parte hartzaileek inprimaki hau bete behar dut