Dakizuenez, Irudimena lehiaketa dagoeneko martxan dago eta maiatzaren 16ra arte zuen ekarpenak jasoko ditugu. EKErekin batera antolatzen dugun lehiaketa honetan euskal kulturaren inguruko sormena sustatu eta saritu nahi dugu.
Batzuk galdetu diguzue nola hartu behar duzuen parte eta artikulu honetan pausuen deskribapena egingo dugu.
Kategoriak
Lehiaketan hiru kategoria ezarri ditugu: soinua, irudia eta testua.
Parte hartzaile bakoitzak nahi beste kategoria eta lan aurkeztu ditzake. Eta kategoria bakoitzaren barruan, lan bakoitza nahi duen estilo eta formatoan sortzeko aukera daukazue baita ere; alde honetatik guztiz libre da. Hemen ideia batzuk:
- Soinua: zure lana soinua, musika, kanta, soinu elektronikoa… izan daiteke.
- Irudia: collage, argazkia, orma-irudia, 3Dan egindakoa, ilustrazioa, muntaia, graffitia, eta abar.
- Testua: narrazioa, ipuina, olerkia, txioa, mikro-ipuina, eskutitza…
Beraz, ikusten duzuenez, askatasun osoa dago. Beraz, sormena astindu eta ekin!
Parte hartu ahal izateko pausuak
- Soinu bat aukeratu: 9 soinu eskaintzen dizkizuegu. Hemenguztiei buruzko informazioa eta soinu bera entzun dezakezue, baina hau da zerrenda:
- Pentsatu eta irudimena erabiliz, hiru kategoriaren bateko lan berria sortu.
- Zure lana lehiaketan kontutan hartuta izan dadin, inprimaki hau bete guri helarazteko.
Eta listo! Zure lana argitaratua izango da eta ekainaren 7an ospatuko dugun jardunaldi eta sari-banaketa ekitaldian irabazleetariko bat izan daiteke.
Beraz, zorte on!
certainly like your website however you have to check the spelling on several of your posts. Many of them are rife with spelling problems and I to find it very troublesome to inform the truth nevertheless I will surely come back again. gdedbdfdfeak
In My Bambino site you can find sso many interesting aspefts adekdbfbaceg