Berrikuntza teknologikoak

Irudimena lehiaketaren 3. edizioa martxan!

Irudimena sormen lehiaketaren hirugarren edizioari ekingo diogu martxoaren 1a eta maiatzaren 15a bitartean.

Urtero bezala Euskal Kultur Erakundearekin batera antolatutako lehiaketa da eta helburuak euskara eta euskal kulturaren inguruan sormena sustatzea eta euskarazko edukiak sarean nabarmentzea dira.

Aurten lehiaketak berrikuntza batzuk izango ditu eta lehenengoa abiapuntua bera izango da. Oraingoan soinuak izango dira lanaren iturria eta proposatzen ditugun soinu sortatik bat aukeratu eta horrekin beste soinu bat, irudi bat edo testu bat sortu beharko dira.

Baina, has gaitezen pausuz pausu: zer egin behar da parte hartzeko?

1. Eskaintzen ditugun zortzi soinu hauetatik bat aukeratu:








2. Horretatik abiatuta, lan berri bat sortu, beste soinu, irudi edo testu formatoan: askatasun osoa dago edozein motatako lana izateko, genero, teknika, estilo edo formatoz.

3. Inprimaki hau bete eta zure lana bidali.

Irudimena lehiaketako 2013 edizioko kartela

Sariak potoloak izango dira, hiru modalitate bakoitzeko:

Sariak Soinu sormena Sormen grafikoa Sormen literarioa
1. saria 300 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean 300 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean 300 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean
2. saria 200 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean 200 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean 200 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean
3. saria 100 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean 100 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean 100 €-ko erosketa bonoa kultur denda batean

Eta gogoratu parte hartzeko epea martxoaren 1etik maiatzaren 15erarte zabalik dagoela.

 

Informazio gehiagorako:

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu