Berrikuntza teknologikoak

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena lehiaketa antolatzen dugu laugarren edizioari hasiera emanez

Irudimena2014-kartela

Azkue Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak Irudimena sarien laugarren edizioa antolatzen dugu , martxoaren 17tik maiatzaren 16ra. Lehiaketa honen helburua euskal kulturaren inguruko sormena bultzatzea da gazteen artean, literaturan, grafismoan eta soinu sorkuntzan.

Aurreko urtetako esperientzia ona abiapuntutzat hartuz, bi erakunde euskaldunak elkartzen gara berriro ere, muga administratiboak gaindituz eta aurten, inoiz baino gehiago, elkarlana sustatuz.

Lehiaketa

Urtero bezala, lehiaketak sormena saritzen du, idazkera, diseinu edo grafismoan eta soinu sorkuntzan. Proposatzen diren soinuetan oinarrituta, parte hartzaileek lan berri bat sortu beharko dute hiru kategoriaren batean: soinu berri bat sortu, idazketaren bidez testua sortu, edo irudia.

Edozein formatu eta lan mota onartzen da kategoria bakoitzean eta parte hartzaileek askatasun osoz sortzeko aukera izango dute. Proposatutako bederatzi soinuak soinumapa.net etik hartu izan dira eta Creative Commons lizentziapean (Aitortu 3.0) daude.

Epaimahaiaren irizpideak orijinaltasuna, kalitatea eta mezuaren helburuak betetzea izango dira.

Aurreko ediziotan bezala, lehiaketarako parte hartzea irudimena.com webgunearen bidez bideratuko da, bertan bete beharko den inprimaki baten bidez.

Epeak eta sariak

Irudimena lehiaketa martxoaren 17tik maiatzaren 16ra bitartean zabalduko da.

Irudimena lehiaketan parte hartzen duten lan guztiak irudimena.com webgunean ikusi ahal izango dira eta epaimahai batek aukeratuko ditu hiru kategoria bakoitzeko bi lanik onenak. Beraz, lehiaketak sei saridun izango ditu.

Kategoria bakoitzeko lehenengo postuan aterako diren irabazleek 300 eurotako erosketa bonoa jasoko dute; bigarren postukoak, 200 eurotako erosketa bonoa.

 

Sari banaketa ekitaldia

Esan bezala, sari banaketa ekitaldia Bilbon ospatuko da, Euskararen Etxean, ekainaren 7ko goizean.

Ekitaldian iparraldeko lagunei harrera egingo zaie eta sariak banatzeaz aparte, jarduera parte hartzaile bat izango du, musika ekitalditxoa, muga administratiboko bi aldetako egileen eskutik eta baita irabazleen lanen aurkezpenak ere.

 

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu