Blogintza

Irudi libreen pisuaz

collage

Irudiak oso elementu garrantzitsuak dira gure blog, webgune eta sare sozialetako profiletan.

 

Irudi batek mila hitz baino gehiago balio du. Izan ere, irudi bat erabakigarria izan daiteke: erabiltzaileei arreta deitu eta klikatzeko gogoa piztu ahal die; edota, aitzitik, erabiltzaileak uxa ditzake. Era berean, irudia funtsezkoa izan daiteke erabiltzaileei edukiak partekatzera, edota interakzionatzera gonbidatzerakoan.

Tartea hartu behar dugu, testuarekin edo ildo editorialarekin bat datorren argazki edo irudi erakargarria aurkitu eta hautatzeko -are gehiago, ordaindutako bankuek eskainitako irudiak pagatu ezin, eta sarean bila aritu behar badugu-.

Besterik ezean, “Google Irudiak” baliogarria izan daiteke, baina bertako irudiak sarri erabiltzen dira, kalitate baxua eta bereizmen txikia izan ohi dute, eta ur-markadunak izan ohi dira.

Horrelakoetan konturatzen gara zein garrantzitsuak diren doako irudi-bankuak, non erraz aurkituko baititugu hainbat estilotako argazki polit, original eta ezberdinak, musutruk.

Ordea, oso kontutan hartzekoa da banku horietako irudiak libreak direla eta, beraz, ezin direla edozein erara erabili. Batzuek ez dute mugarik; aldiz, beste batzuekin egilea nor den aipatu behar da, edota ezingo dira merkataritza-xedeetarako erabili. Jakiteko kasu bakoitzean nola jardun, Creative Commons. lizentzia mota kontsultatu beharko dugu.

Irudi digital motak:

  • Irudi bektorialak:
    • Irudiak funtzio matematikoetatik ondorioztatutako lerroen bitartez definitzen dira.
    • Ez dute kalitate galerarik irudia handitzerakoan.
  • Bit-Mapak:
    • Irudiak kolore jakin bateko koadrotxoak erabiliz definitzen dira.Koadrotxo bakoitzari pixel deritzo.
    • Irudiak handitzerakoan kalitatea izugarri galtzen da.

Irudien definizioa:

  • Erresoluzioa: erabiltzen den unitatea ppp [puntu pulgadako]
  • Kolore sakonera: pixel bakoitzak har dezakeen kolore kopurua [kolore erreala 24 bit, alegia 16,7 miloi kolore]

Bitmapen formato ezberdinak:

  • GIF: Kalitaterik gabeko konpresioa.256kolore bakarrik onartzen ditu.Grafikoa, marrazkia edo ikonoetan erabiltzeko egokia.
  • JPEG: Konpresioak kalitate galera dakar. 16,7 miloi kolore. Argazkietarako egokia.
  • PNG: Konpresiorik gabeko irudia. 16,7 miloi kolore arteko irudia. Transparentziak onartzen ditu.

Hemen doako irudiak bilatzeko galeria batzuk:

  1. Pixabay
  2. Foter
  3. Freeimages
  4. Picjumbo
  5. Magdeleine
  6. IM Frees
  7. Gratisography
  8. MorgueFile
  9. New Old Stock
  10. Jay Mantri
  11. SXC
  12. http://search.creativecommons.org/
  13. Photopin
  14. Freejpg
  15. Freedigitalphotos
  16. Freepixels
  17. Freerangestock
  18. Imcreator
  19. Superfamous
  20. Unsplash

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu