Gurekin parte hartu nahi?

Irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroa haur hezkuntzako irakasleentzat

Azkue Fundazioa eta Galtzagorri Elkarteak irakurzaletasuna sustatzeko ikastaro bat prestatu dugu. Hemen informazio osoa jaso dezakezue eta izena emateko aukera ematen dizuegu ere bai.

Ikastaroa saio baten burutuko dugu eta batez ere Haur Hezkuntzako irakasleentzat zuzenduta dago.

NORK:  Itziar Zubizarreta idazleak
NORENTZAT: Haur Hezkuntzako irakasleentzat
NON:  Euskararen Etxean (Bilbo)

Euskararen Etxea
Plaza Agoitz, 1
48015 Bilbao, Vizcaya
944 02 80 81


DATA: 2013ko ekainaren 25a (asteartea)
ORDUTEGIA: 10:00-13:00
PREZIOA: Doakoa
IZENA EMATEKO EPEA: ekainak 21, ostirala 

Irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroa - Azkue Fundazioa eta Galtzagorri Elkartea

 

Eta hauek izango dira jardunaldiaren ildo nagusiak:

HAUR LITERATURA CURRICULUMEAN KOKATZEN
HAUR HEZKUNTZA
– Haur Literatura hizkuntz funtzioetan kokatzen.
– Haur Literatura eta komunikazio ildoak.
POESIA EREDUAK
– Zergatik tradiziozko haur poesia.
– Ahozko literaturaren transmisioa eskolan.
– Poesia saioak, adin tarteak kontutan.
BIBLIOGRAFIA ARAKATZEN
– Bibliografia komentatua.
– Liburu baten aurkezpena.
– Haur liburuen balorazioa.

 

IZENA EMATEKO

Zer egin behar da izena emateko? Inprimaki honetan  datuak bete eta listo!

Plaza mugatuak dira eta doakoa. Beraz, betetzen den unean oharra botako dugu. Animatu eta izena eman!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu