Euskararen Etxea

Ipar Irlandako ikasle talde bat izan dugu gaur bisitan Euskararen Etxean

Ikasle ipar irlandarrak eta Lauro ikastolakoak Euskararen Etxea aurrean

Gaur talde berezia izan dugu bisitan Euskararen Etxean.

Ipar Irlandako ikasle talde bat dago egun hauetan Euskal Herrian, Lauro ikastolako ikasleekin bizipenak konpartitzen eta kultura-trukea egiten. Euskal familiek harrera eman die ikasle irlandarrei eta gure bizimoduaz apur bat gehiago ezagutzen ari dira egun hauetan.

Orain dela egun batzuk Lauroko ikastolako irakasle batek deitu zigun Euskararen Etxera etortzeko asmoa zeukatela kontatzeko eta hitzordua hartzeko. Kasualitatez, justu beraiek hona etortzeko aukera zeukaten tarte bakarrean beste ikastetxerik ez zetorren bisitan eta, beraz, denbora nahikoa izango genuen euskararen inguruko datu interesgarriak azaltzeko.

Irakaslearen esanetan, hizkuntzaren ofizialtasunaren inguruan sakondu nahi zuten, bi herrien arteko antzeko arazoa konpartitzen baitugu: euskara eta gaelikoa ez direla gure lurraldeen eremu guztietan ofizialak, hain zuzen ere.

Bisita hasi baino lehen San Inazio auzoa ezagutzeko aukera izan dute ikasleek eta Euskararen Etxearen aurrean bapateko dantza saioa antolatu ere. Irakasle irlandarra lagunduta, irlandar dantzak praktikatzen ibili dira gure plazan bi herrietako gazteak. Giro ezin hobea bisita hasteko!

Ikasle ipar irlandarrak eta Lauro ikastolakoak Euskararen Etxea aurrean dantza irlandarrak ikasten

Ikasle ipar irlandarrak eta Lauro ikastolakoak Euskararen Etxea aurrean dantza irlandarrak ikasten

Euskararen Interpretazio Zentroan bisita Euskararen misterioaren bideoarekin hasi dute; bideoa ingelesez ikusi dute, edukia ondo barneratzeko eta gidaren azalpenak hobeto ulertu ahal izateko. Ondoren, beste taldeekin egiten dugun bezala, Euskararen bidaia hasi dute pantailaz pantaila eta gure hizkuntzaren inguruko berezitasunak ikasi dituzte.

Bisita polita izan da eta beraiek ere oso gustora egon direla uste dugu.

Gaur zerbait berri ikasi dute eta etxerako bueltan gure hizkuntzari buruz zerbait kontatzeko aukera izango dute.

Slan abhaile lagunok!!

Ikasle ipar irlandarrak eta Lauro ikastolakoak Euskararen Etxea aurrean

Ikasle ipar irlandarrak eta Lauro ikastolakoak Euskararen Etxean egon dira gaur bisitan

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu