Euskararen Etxea

Intxixu Ikastola Euskararen Etxean!

Intxixu Ikastola

Joan den astean Intxixu Ikastolako bi bisita izan genituen Euskararen Etxean.

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak bi taldetan banatu ziren eta egun desberdinetan bisitatu gintuzten. Modu horretan, bidaia erosoago egin genuen eta guztiok gozatu ahal izan genuen.

Euskararen Interpretazio Zentroan Euskararekiko harremana estutu genuen eta ondoren, mediategira joan ginen tailertxo baten bitartez hizkuntzan sakontzeko. Primeran pasatu genuen!! Izan ere, tailerra jolas desberdinetan banatuta zegoen eta oso entretenigarria izan zen.

Horrez gain, euskal musikaz gozatu genuen, baita abestu ere!

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixuko ikasleak

Intxixuko ikasleak

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu