Euskararen Etxea

Intxixu Ikastola Euskaraldian Euskararen Etxea bisitatzen!

Intxixu Ikastola

Eguerdi on jarraitzaile!

Aste hau oso berezia izan da, Intxixu Ikastolatik bisita bikoitza izan dugulako Euskararen Etxean.

Lehen Hezkuntzako 4.mailako ikasleak bi taldetan banatu dira eta egun desberdinetan bisitatu gaituzte. Modu horretan, bidaia erosoago egin dugu eta guztiok gozatu ahal izan dugu ekintza ezberdinen bidez.

Euskararen Interpretazio Zentroan Euskararekiko harremana estutu dugu eta ondoren, mediategira joan gara tailertxo baten bitartez hizkuntzan sakontzeko gaur egungo App zein sarean dauden joko batzuen bidez. Primeran pasatu dugu elkarrekin! Izan ere, EuskalPlay tailerrean jolas desberdinetan aritu gara eta ikasleei oso entretenigarria egin zaie goiza.

Mila esker bihotzez Intxixu Ikastola!

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

Intxixu Ikastola

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu