Euskal egitasmoak Euskara ingurune digitalean

Interneten ere, lehen hitza euskaraz

Interneten nabigatzeko, zein da zure gailuan doituta daukazun nabigazio-hizkuntza? Euskalduna izanda, euskara ez den beste hizkuntza batean nabigatzen duzu? Nabigatzailearen hizkuntzak esaten dio munduari zein den zure lehenengo hizkuntza. Euskaraz nabigatzeko aukera dugu; baita telefono mugikorraren bertsioa euskarazkoa izatea ere. Hau bultzatzeko “Interneten ere, lehen hitza euskaraz” kanpaina sortu du Puntueus Fundazioak. Zure nabigazio-hizkuntza euskara izatea nahi baduzu, hemen azaltzen dizugu zer egin behar duzun.

lehen hitza euskaraz

 

Zergatik da garrantzitsua nabigazio-hizkuntza bezala euskara aukeratzea?

Gai honetaz ikastaro edo hitzaldietan mintzatu garenean, sarritan honelako baieztapenak egin dizkigute: “ordenagailuari berdin zaio zein hizkuntzatan nabigatzen dudan”, “ohituraz gaztelaniaz daukat jarrita, baina bilaketak euskaraz egiten ditut”, “nabigazio-hizkuntzak ez du garrantzirik izango, euskaraz edukiak izatea da behar duguna”.

Baina, egia esan, gure lehenengo hizkuntza zein den interneteko jardueran nabigazio-hizkuntzaren bidez adierazten dugu. Gure nabigazio-hizkuntzaren arabera, edukia hizkuntza batean edo bestean erakutsiko zaigu: euskaraz konfiguratuta badago, euskaraz agertuko da; bestela, beti erdaraz.

Eta honek euskaraz etorkizunean egingo diren edo egin daitezkeen garapenak baldintzatzen ditu. Euskaraz nabigatu ezean, webguneak garatzen dituztenek ez dute euskara kontuan hartuko, eta, beraz, ez dugu euskarazko edukirik izango. Eta ez dituzte sistema eragileen euskarazko bertsiorik sortuko. Azken finean, datu hau da beraien estatistika eta balorazioetan erabiltzen dutena.

Mugikorren kasuan berdin gertatzen da: zure mugikorrak sisteman euskara hautatzeko aukera ematen badizu eta horrela doitzen baduzu, edukia euskaraz agertuko zaizu.

Egun, nahiz eta euskaldunak izan, nabigatzailea edo mugikorra euskaraz konfiguratuta ditugunok, oso gutxi gara, %5-10a.

 

“Interneten ere, lehen hitza euskaraz” kanpaina

Arazo honetaz kontzientziatzeko eta aldaketa eragiteko “Interneten ere, lehen hitza euskaraz” proiektua landu dute PuntuEUS Fundazioak, CodeSyntaxek, Ikastolen Elkarteak eta Kontseiluak. Proiektuak Berria.eus eta eitb.eus webguneen laguntza du.

Aldaketa hau bultzatu eta errazteko “Lehen hitza” plugina garatu dute: honen bidez, webguneetan oso erraz txertatzen den widget batek, erabiltzaileek nabigazio-hizkuntza euskara duten detektatzen du eta hala ez bada klik batean euskaratu.

Mugikorren kasuan, izen berdineko aplikazioak mugikorraren hizkuntza aldatzen du.

 

Orduan, zelan doitu zenezake konfigurazioa?

Nabigatzailean

Bi aukera dituzu:

  1. Nabigatzailearen hizkuntza aldatu: berdin dio Firefox, Chrome, Opera… erabiltzen duzun. Nabigatzailearen barruan, ezarpenetara jo eta hizkuntza aukera bilatu. Horretan hizkuntzen zerrenda agertuko zaizu. Euskara aukeratu eta kitto!
  2. Errazagoa, kanpaina honen bidez sortu duten beste baliabide honi esker: Lehen hitza plugina instalatuz. Horretarako, egin klik nabigatzailearen ikonoan eta plugina deskargatuko duzu:
Mugikorrean
  1. Mugikorrean ezarpenetara joan, eta hizkuntza aukeran euskara aukeratuz.
  2. Lehen hitza app-a deskargatuz. Hemen sakatu horretara joateko. Android sistema eragilerako.

Webgune bat daukazu? Egin bat kanpainarekin!

Banner bat txertatu behar duzu, besterik ez.

  • Bisitarien nabigazio-hizkuntza detektatuko du automatikoki
  • Euskaraz badute, zorion-mezu bat agertuko zaie
  • Erdaraz badute, konfigurazio-orrira bideratuko ditu

Hemen bannerrak:

lehen-hitza-euskaraz-bannera

lehen-hitza-euskaraz-bannera

Eta hau sartu beharreko kodea:

<iframe src="https://www.lehenhitza.eus/iframe_laukia" width="300" height="250" frameborder="0" scrolling="no"></iframe>

lehen-hitza-euskaraz-bannera

lehen-hitza-euskaraz-bannera

Horizontalean erakusteko, hau da sartu beharreko kodea:

<iframe src="https://www.lehenhitza.eus/iframe_luzea" width="1170" height="132" frameborder="0" scrolling="no"></iframe>

 

Eta orain, aitzakiarik ez duzu euskaraz nabigatzeko edo mugikorra ez doitzeko! Aurrera!

 

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Guardar

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu