Berrikuntza teknologikoak

Interneteko jarioa denbora errealean ikusi nahi?

Internet, sarea, egunero erabiltzen eta elikatzen dugun mamu erraldoi hori. Segunduro milaka irudi, testu eta orri berri sortzen dira. Asmatuko zenituzke zenbat eta zein abiaduran?

The Internet in Real-Time egitasmoak hori egitea lortu du. Infografia baten interneteko jarioari buruzko datuak aurkezten dizkigu eta denbora errealean, gainera. Windows 8ko irudi bat ematen du, baina ikusgarria da bilakaera jarraitzea.

Irudia sakatu eta nolakoa den denbora errealean interneteko jarioa ikusiko duzu:

 

Datu hauek erakusteko zenbait plataformen jarduera aztertu da:  Facebook, Twitter, Instagram, YouTube, Google Plus, Netflix, Skype, Foursquare… eta beste hamaika.

Harrigarria benetan erakusten duena. Zure jakinmina pizteko datu bat besterik ez: 260 segundutan, 4,5 minutu eskasetan, 5 milioi GBeko informazioa argitaratu da sarean.

Sar zaitez eta liluratu zaitez!

 

Iturria: Penny Stocks Lab

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu