Euskara ingurune digitalean

Laguntza! Interneteko hiztegian galtzen naiz. Oinarrizko hiztegia

Internet gure bizitzako atala bihurtu da. Hori uka ezina da. Egunerokoan erabiltzen dugun baliabidea bilakatu da eta gutariko askok, internetik gabe, gaur egun ez genuke jakingo gauza asko egiten. Zeresanik ez belaunaldi berrietaz ari garenean; horiek internetarekin jaio, hazi eta bizi dira.

Baina baliabide honen jaiotzak nagusiago harrapatu gaituenontzat, badira hainbat eta hainbat hitz, hiztegi berri oso bat, entzun eta entzuten duguna eta askotan ez dakiguna zer demontre esan nahi duen. Edo erabiltzen dugu, baina ez gara batere teknologikoak eta astoratzen gaitu.
Azken finean internetak gure komunikatzeko era eta hizkuntza ere aldatu du nolabait.

Horietakoa bazara eta internetak zoratzen bazaitu, hemen gai honi buruzko oinarrizko hiztegia.

Internet

Hamaika sare informatiko elkarrekin lotzen dituen amarauna da. 1960. eko hamarkadan AEBetan jaioa, jatorriz egitasmo militarra izan zela. Egun sare honetara konexioa duen edozein gailuz osa daiteke.
Interneteko zerbitzurik erabili eta ezagunena, eta normalean sinonimo bezala erabilia, World Wide Web-a da: hipetestuko fitxategiak ikustea ahalbidetzen duen komunikazio protokolo multzoa da web-a.

Internet Wikipedian.

 

Bideratzailea edo Routerra 

Internetera sartzeko arazoak dituzunean honetaz gogoratuko zara gehienetan… Zerbitzua ematen dizun enpresara deitu eta routerra berrabiarazteko esaten dizute? Baina zer da?

Hardwarea da bideratzailea, konektatzen den gailua eta sareko seinaleak kudeatzen dituena. Laburki esanda, interneteko sarbidea eskaintzen digun gailua.

Bideratzailea Wikipedian

 

Bilatzailea edo bilaketa motorra

Bilatzailea web zerbitzarietan dagoen informazioa arakatzen duen aplikazioa da. Ezagunena, interneteko bilatzailea da. Honek hitz klabeak erabiltzen ditu webgune zerrendetan gure eskaeren araberako emaitzak eskaintzeko.

Ezagunena, Google, ezta?

Bilatzailea Wikipedian

 

Firewall edo suebakia

Internetedo sare batetik datorren informazioa kontrolatzen duen software aplikazio edo hardware gailu bat izan daiteke, ekipora sartuko den edo ez ahalbidetu edo debekatzeko.

Segurtasunezko neurria da.

Firewall Wikipedian

 

Hodeia

Terminu honek harrituta utzi bazaitu eta ez baduzu jakin zergatik aipatu izan duten eguraldia internetari buruz hitz egiterakoan, lasai, hemen erantzuna.

Hodeiko konputazio sistema edo hodeia, esaten ohi den bezala, internet bidezko zerbitzuak eskaintzeari deritzo. Errabiltzaileak aukera dauka zerbitzu hori (programa edo plataforma bat normalean) webetik zuzenean erabiltzeko, ordenagailuan ezer deskargatu barik.

Egun, hainbat beharretarako zerbitzuak daude hodeian.

Hodeia Wikipedian

 

HTML

Agian maiz hau entzun duzu eta ez duzu ulertzen zer esan nahi duten sigla horiek. Ingelesetik itzulita, Hypertext Markup Language esan nahi du: webguneak sortzeko erabiltzen den marketako lengoaia da.
Marka hauek etiketa edo komandoz osatuta daude eta webgune bat osatzen duen edukia azaltzen dute (testua, irudia, bideoa…). Web nabigatzaileak eduki hau hartu eta itzulpena egingo du, erabiltzailearentzat pantailan ikusten duguna pintatuz.

HTML Wikipedian

 

HTTP

Hau egunero idatzi egiten dituzun siglak dira, webgune batera jotzeko. Agian ez duzu jakingo zer den zehatz-mehatz, baina badakizu letra hauetako bat janda edo txarto idatziz, ez duzula lortuko webgunea ikustea.

HTTPrekin HiperText Transfer Protocol esan nahi da, hipertestuaren transferentziarako erabilitako protokoloa. Argiago azalduta, protokolo honen bidez bezero eta zerbitzari baten arteko komunikazioa ahalbidetzen da. Webgune bat ikustea eskatzen dugunean edo bertan dagoen datu basetik datuak eskatzen ditugunean, honen bidez ematen da.

Letra horiek HTTPS bihurtzen direnean, S horrek Secure esan nahi du; hau da, aurrekoari SSL/TLS izeneko protokoloa gehitzen zaio eta honen bidez informazioaren enkriptazioa suertatzen da. Enkriptazioari esker autentikazioa eta pribatutasuna bermatzen da eta, beraz, informazioa askoz seguruagoa da eta internet bidezko informazio transferentzian segurtasuna bideratuta dago.

Horregatik da hain garrantzitsua onlineko erosketak edo gure datu pribatuak ematen ditugunean webguneko helbidean S hori agertzen dela adi egotea.

HTTP Wikipedian

http

IP helbidea

Interneteko protokoloa erabiltzen duen sare baten barruan gailu bakoitza identifikatzen duen zenbakia da IPa. Gailu bakoitzaren NANa, nolabait esateko. Etxean sarera konektatuta ditugun gailu guztiek IP bat eta ezberdina dituzte.

IP hau zenbakiz eta puntuz adierazten da.

Gailu baten IPa aldatu daiteke sarearen arabera edo aldakorra izateko moldatuta dagoelako. Interneteko zerbitzariek, aldiz, ez dute IPa aldatzen.

Domeinu baten izena esaten dugunean, azpitik IP bati deitzen ari diogu.
Bitxikeri bat: 127.0.0.1 IPa beti gure barneko saretik eta gure barne sarerako deia egingo du, zure ekipotik, zure ekipora.

IP helbidea Wikipedian

 

Malwarea

Berrietan ezagunak bihurtzen dira maiz hauek, sortzen dituzten kalteengatik. Eta pertsonalki gertatu bazaizu honelako baten biktima izatea, ondo ezagutuko dituzu horren eraginak.

Ingelesezko Malicious Softwaretik dator, software maltzurra. Honen helburua erabiltzailearen baimenik gabe ordenagailura heldu, sartu eta kalteak sortzea da. Izen honen barruan biltzen dira birus, spyware, troiar, harrak, rookitak…

Etengabe berriak sortzen dira.

Malwarea Wikipedian

 

Web nabigatzailea

Internet bidez nabigatzeko erabiltzen den softwareari deritzo; honen bidez webguneak ikusi ahal izango ditugu. Web nabigatzaileak webeko komunikazio lenguaia ulergarria bihurtzen du edozein erabiltzailentzat.

Egun, ezagunenak dira: Firefox (Mozilla), Chrome (Google), Safari (Apple) eta Opera (Opera).

Web nabigatzailea Wikipedian

Bilatzaileak

URL

Beste bat: URL honetaz hitz egiten dizute eta ez dakizu zeri buruz ari diren, ezta?

Uniform Resource Locator adierazteko sigla hauek (Baliabideen Kokatzaile Uniformea), HTTP horren ostean agertzen den karaktere katea da. Kate honek adierazten du zein den webgune, fitxategi… horren kokapena sarean.

URL esaten digutenean estekari buruz ari gara. Esteka horretan hainbat datu zabaltzen dira aldi berean: protokoloa://makina/direktorioa/fitxategia egitura izanik. Horrela, informazio kate horretan, datuak eskaintzeko erabilitako protokoloa, informazioa zabaltzen duen ordenagailuaren izena, fitxategiaren izena eta hori gordeta dagoen direktorioari buruzko datuak eskaintzen dira.

URLa kate bakarra da, World Wide Web-aren barruan webgune bakoitzak URL ezberdin bat dauka eta webgune bakoitza osatzen dituzten orri edo atalek ere URL bakarra dute.

URL Wikipedian

 

Zabor-posta (Spam)

Hau bai ezagutzen duzula, ezta? Egunero horren biktimak bilakatu gara.

Hitzak adierazten duen bezala zabor posta edo baimenik gabeko postari deitzen zaio. Baimendu eta eskatu ez dugun posta elektronikoko mezuak dira. Bidalketa masiboak izaten dira eta igorle ezezagunen eskutik.

Askotan horrelako mezu bat zabaltzeak ondorio tamalgarriak izaten ditu, birus batez kutxatzen digulako ordenagailua edo informazio pribatura heltzen direlako.

Spam Wikipedian

 

Spyware

Software espioiari esaten zaio. Baimen eta konturatu gabe ordenagailuan instalatzen den software maltzurra da eta zure jarduerari buruzko informazioa biltzen du: nabigazio jarioa, pasahitzak, datu pertsonalak…

Informazio hau beste erabiltzaile bati bideratzen diote, baimen ez onespenik gabe.

Egun, antibirus programek honen kontrako babesa eskaintzen dute.

Spyware Wikipedian

 

Streaming

Noizbait kontzertu, hitzaldi edo ekitaldi bat jarraitzeko erabili izan duzun zerbitzua da hau.

Hodeian eskaintzen diren zerbitzu horietako bat bezala jaio zen eta bideoa zein audio seinalea zuzenean sarean zabaltzea ahalbidetzen du. Web zerbitzaritik ia zuzenean botatzen da bideo eta audioa, fitxategiak deskargatzeko beharrik gabe.

Zerbitzu honek banda zabalera egokia izatea eskatzen du.

Streaming Wikipedian

 

Wi-Fi

Bukaerara heldu gara. Hau bai ezagutzen duzula, ezta? Edozein lekutara heltzen zarela, galdetzen duzun lehenengo gauza: “Aizu, Wi-Fi seinalerik al dago? pasahitza esango didazu, mesedez?”

Orokorrean horrela esaten zaio kablerik behar ez duen konexioari. Gailuak Wi-Fi sare inalanbrikoaren bidez internetera sartzeko aukera izango du.

Wi-Fi Wikipedian

WiFi

Honaino oinarrizko hiztegi hau. Hurrengoan familia edo lagunekin bazaude eta gaiari buruz mintzatzen bazarete, besteen maila berdinean egongo zara…

Ezagutzen ez duzun beste hitzik al dago?

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu