Bihar Internet Eguna ospatzen da. Hau dela eta interneteko erabilpenari buruzko datu batzuk ikertu ditugu eta hemen erakusten dizkizuegu. Datuak benetan ikaragarriak dira. Ba al zenekien…
- Munduan zehar interneteko erabiltzaileen kopurua ia bi bilioi eta erdikoa da, mundu osoko biztanlegoaren %37a; eta horietatik %70ek egunero erabiltzen dugu internet.
- 2000.urtetik hona interneten erabiltzaileen kopurua %566ean handitu da.
- Geografikoki eta kontinenteen arabera, Europako herritarren %63,2ak erabiltzen dugu; Ipar Ameriketako biztanlegoaren %78a baino gehiago internet erabiltzailea da. Eta beste muturrean, Afrikako biztanlegoaren %15,6ak erabiltzen du.
- Ingelesa da interneteko hizkuntzarik erabiliena, 536 milioi erabiltzaileen esku; ondoren, txinera ia 445 milioi erabiltzaileekin.
Datu harrigarriak, ezta? Are gehiago interneteko jarduera minutuero aztertzen badugu. Honetarako ematen du minutu batek interneten:
- YouTuben 72 ordutan kontsumitzeko beste bideo argitaratzen dira.
- 204 bilioi posta elektroniko bidaltzen dira mundu osoan.
- Google bilatzaileak 4 milioi eskaera jasotzen ditu.
- Twitterren 277.000 txio bidaltzen dira.
- WhatssAppez ia 348.000 argazki partekatzen dira erabiltzaileen artean.
Guzti hauek datu batzuk besterik ez dira. Ikaragarriak benetan. Internet gure eguneroko jardueren atal bat bihurtu da. Gero eta presentzia handiagoa dauka gure egunerokotasunean eta, teknologia aurrerakuntza eta beste behar edo zerbitzuak direla eta (gauzen internetari buruz landu genuen artikuluan ikusi genuenez) , gero eta nabarmenagoa bihurtuko da internet.