Euskara ingurune digitalean

Interneteko entziklopediako edukia hobetzeko gida

Imajina ezazu mundu bat non gizaki guztiek askatasunez zabal dezaketen ezagutza guztia. Hori da gure eginkizuna. Hori da Wikipediarako eta beste Wikimedia proiektuetarako gure ikuspena; hain zuzen, munduko boluntarioak 2001etik aritu dira horiek eraikitzen. Giza ezagutza osoa biltzeko, jende askoren ezagutza behar da, baita zurea ere!

 

Zer ikas dezakezun Gida honek Wikipedian laguntzeko moduak erakutsiko dizkizu, era horretan zure ezagutza besteekin askatasunez partekatzeko.

Deskubrituko duzu:

• Wikipedia zer den eta nola funtzionatzen duen

• Wikipedian barrena nola nabigatu

• Wikipedian nola lagun dezakezun eta hori zergatik egin beharko zenukeen

• Wikipedia fidagarria izaten laguntzen duten politika garrantzitsuak

• Ikusizko Editorearen bitartez nola editatu eta wikimarkak nola erabili

• Edukia gehitzeko pausoz pausoko gida

• Beste lankide batzuekin elkar aritzeko arrazoizko jokabidea

Lasterbideak

Euskal Wikipediari buruzko estatistikak eguneratuta ikusi nahi? Tekleatu WP:Estat bilaketa barran hemen irudikatzen den bezala. WP:Estat testuari lasterbide deitzen zaio Wikipedian. Hau bezalako lasterbideak teklea ditzakezu bilaketa barran orri jakin batzuk ateratzeko. Liburuxka honetan, lasterbideak honela adierazten ditugu: | lasterbidea WP:Estat.

Hona hemen Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak prestatutako Wikipedia editatzeko gida

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu