Gero eta jende gehiagok, gazteen artean batez ere, internetera etengabe konektatuta egoteko beharra sentitzen du. Menpekotasuna dute internetekiko.
Wikipedian ikertu dugunaren arabera, “cibermenpekotasuna” ez da esistitzen, Ameriketako Psikiatriako Elkarteak (American Psychiatric Association) argitaratutako oinarrizko eskuliburu gisa erabiltzen den Diagnostic and Statistical Manual of Mental Disordersen (DSM) V 2013ko maiatzeko azken edizioan jaso ez duelako. Horrela adierazten du Deustuko Unibertsitateko Helena Matute psikologia katedradunak.
Eztabaida definizioa ezartzerako irizpidetan dago: korronte baten arabera, interneten kasuan menpekotasuna baino konpultsioa da gehiago.
Herrialdeen arabera ezberdina da nahaste honi ematen zion tratamendua. Australiak 2012tik aurrera psikiatriako eskuliburuan jaso zuen menpekotasun hau.
Atzoko berri baten irakurri genuenaren arabera, herrialde batzuetan nahaste psikologikotzat jotzen da internetarekiko menpekotasuna. Txinan, adibidez, 2009rako 24 milioi biztanlek diagnostiko hori zeukaten eta horregatik menpekotasun horretatik askatzeko 250 zentro berezi ezarri izan zituzten. Ameriketako Estatu Batuetan ere zenbait ospitale publikoetan gaixotasun hau tratatzen hasi dira.
Hala ere, orain dela gutxi gai honi buruzko lehenengo nazioarteko kongresua ospatu zen Milanen (1st ESC International Congress on Internet Addiction Disorders) eta horretan internetekiko menpekotasunaren sintomak ezarri izan ziren.
Hemen zerrendatzen dira. Adituen esanetan, hauetariko hiru somatzen direnean, pertsona hori internetaren menpekotasuna duela esan daiteke. Zeintzuk dira?
- Gero eta denbora gehiago behar du internetera konektatuta egoteko. Beharra gero eta handiagoa da eta aurreko saioetan egondako denbora ez zaio nahikoa iruditzen.
- Konturatu gabe, aurreikusita zeukan baina denbora gehiago ematen du konektatuta, kudeaketarik gabe.
- Internetera konektatuta denbora gehiago emateko jarduera gehiago bilatzen ditu.
- Jarduera sozial eta beharrak alde batera uzteko aitzakiak bilatzen ditu, ahalik eta denbora gehien internetera konektatuta egoteko.
- Arazo bat daukala edo izan dezakeela dakien arren, ezin du internet erabili gabe denbora luzean iraun.
- Konektatuta ematen duen denbora murrizteko saiakerak egin arren, ez du lortu. Edo gogorrago, ez du nahi denbora hori murriztea.
- Zer sentitzen du online ez dagoenean? estutasun egoera, tristura, depresioa…
Noizbait horrela sentitu bazara, adi egon sintoma hauetara eta neurriak hartu. Eta haur eta gazteen kasuan, beti errepikatzen dugun bezala, hezkuntza da garrantzitsuena eta jarduerak izan ditzazkeen ondorioak ulertzea.