Berrikuntza teknologikoak

Internetaren funtzionamenduaren oinarria eta kableatze sistema

mundua-konektatuta

Gaur egun ematen diren jarduera sozioekonomiko guztiek interneten beharra dute; banketxe, segurtasun-sistemak, enpresak, hezkuntza, osasun-sistema eta abar interneteko erabileran oinarritzen dira.

Beraz, interneteko sare osoaren jausketa orokorrak ezusteko ondorio latzak izango lituzke eta gaur eguneko gizartean eragin kaltegarriak sortuko lirateke. Internet zerbitzu osoa mundu mailan erori daiteke? Industria eta jarduera guztiak geldiaraziko lituzke? Zertan datza interneteko jausketa? Nola dago lotuta internet mundu mailan? Nola egiten da interneteko kableatze sistema?

 

Interneteko funtzionamenduaren oinarria

Gaur egun edozein biztanlek interneteri esker beste erabiltzaile edo edozein edukirekin interakzioa izan dezake, nonahi dagoela. Berdin dio zerbitzua zein hornitzailek eskaintzen dion, zein gailu erabiltzen duen eta non kokatuta dagoen.

Internetek bi oinarri ditu: bezeroak eta zerbitzariak. Bezeroa, interneteko konexioa duen edozein pertsona izan daiteke, edozein motatako ekintza burutu nahi duena: webgune bat kontsultatu, filma bat ikusi, bilatzailean zerbait bilatu…
Zerbitzaria, bezeroak eskatzen duen hori bildu eta eskaintzearen arduraduna da.

Bi mutur hauen artean hamaika sare eta interkonexio ematen dira, datu transferentzia hauek bideratu ahal izateko. Hauek dira:

  • ISPs (Internet Service Providers): zerbitzua eskaintzen duten konpainiak, Euskaltel, Telefónica, Vodafone, Orange…
  • IXPs (Internet Exchange Points): puntu neutroak deitzen zaizkie, datuen bidalketa egiteko oinarrizko elementuak.

Beraien arteko hierarkia ezarrita dago:

1. Ordenagailua internetera router edo modemaren bidez konektatzen da.

2. Router edo modem hori ISPren sarera konektatzen da.

3. Zerbitzu hornitzaile berdinaren gailu guztiek sare erraldoi bat osatzen dute euren artean eta interkomunikazioa eman daiteke baita ere.
Gure kokapenetik kanpo eta beste zerbitzu hornitzaile batetako ordenagailu batekin informazioa partekatu ahal izateko IXP edo puntu neutro horiek beharrezkoak izango dira. Hauek, zerbitzu hornitzaile ezberdinen sareak konektatzen diren erdibideko puntuak dira. Horrela, euren arteko datuen partekatzea ahalbidetzen da.

4. Sistema hau, era berean, “interneteko zutabea” deritzonara konektatuta dago. Hau, munduko herrialde eta kontinenteen artean konektatzen dituen IXP ezberdinen arteko egitura erraldoia da.

Egun, munduan zehar 200 IXP baino gehiago daude, horietako 30en bat erabakiorrak direla, nazioarteko loturak osatuz.

ordenagailua-internet

Interneteko jausketa eragin daiteke?

IXP horietan suertatutako akats edo matxura batek zerbitzu hornitzaileen arteko konexioak apur ditzake eta, horren eraginez, interneteko jausketa suerta zitekeen. Gerta daiteke.

Hala ere, esan behar dugu egoera hau gertagaitza dela: horrelakoak ez suertatzeko mundu osoko IXPak babestuta daude eta iturri elektriko ezberdinen bidez hornitzen dira. Beraz, IXP bat erorita, besteengan izango lukeen eragina ez litzateke garrantzizkoa izango.
Bestalde, internet modu oso berezian egituratuta dago eta datu bideraketa berdina egin ahal izateko bide desberdinak erabil daitezke. Puntu neutro horietako batean akatsa suertatzekotan, datuak beste bide batetik bideratuko lirateke automatikoki.

Interneteko zati bateko jausketa eragiteko, mundu osoan zehar kokatuta dauden puntu neutro edo IXP horien funtzionamenduaren aldaketa eman beharko litzateke, segurtasun akats bat eraginez edo zerbitzariak dauden eraikinetan ekintza fisiko bat eginez.

internet jausketa - Azkue Fundazioaren bloga

Nola dago egituratuta munduan zehar interneteko konexioa?

Mundua guztiz konektatuta dago gaur egun. Munduko herrialde ezberdinen arteko konexioak ozeano eta itxasoen azpian daude, harrigarria badirudi ere.

Interneteko konexioak itxas azpian lotuta daude baita ere, milioika kilometrotako kableatze sistema konplexu baten bidez. Esaten dute milioi bat kilometrotako kableatze sistema lotuta dagoela itxas azpian.

Hasierako konexiotan satelite bidezko datuen transferentzia ematen bazen ere, zuntz optikoaren sorrerak kableatze eraginkor eta azkarragoa erakarri zuen eta satelitea gainditu zuen.

Bestalde, datuek egin behar duten bidea ere kontutan izan behar da. Lurrazalaren zirkunferentziak 40.000 km inguru neurtzen du eta puntuen arteko distantzia 9.000 km takoa izan daiteke. Hauek lotzeko, kableen bidezko lotuta, sateliteekiko konexioa baino distantzia askoz laburragoa da. Gainera, satelite bidezko konexiotan informazioa horretara heldu eta bueltan etorri behar du, joan-etorri horrek bidaia bikoiztu egiten duelarik.

Eta metereologiak ere eragina dauka aukeraketa honetan. Sateliteen bidezko komunikazioa metereologi eta eguraldiaren baldintzen menpe dago; itxas azpian kokatuta dauden kableek, ostera, egoera egonkorragoa daukate.

internet-kableak2

Submarinecablemap.com webgunean ikus genezake herrien arteko konexio horiek nola dauden eginda eta, honetaz gain, mundu osoan zehar sortu den interneteko kableatzearen mapa baita ere. Luzatutako kableen arteko distantzia, zeinekin konektatuta dagoen, zein den zati bakoitzaren herrialde jabea eta, harrigarria, arduradunekin kontaktuan jartzeko posta elektronikoak ere eskuragarri daude.

Mundu mailako kableatze honen mantenuaz zein arduratzen da? Elkartzen duen herrialdea izaten da arduraduna, baina sarritan herrialde ezberdinen arteko itunak egiten dituzte.

nola dago konektatuta internet-Azkue Fundazioa

Kableak lehenengoz 1866.ean urperatu ziren itxas azpian, telegrafiarako. Telefonoaren sorrera arte erabili ziren.

Interneteko kableen urperatzea itxas azpian ez da hainbeste aldatu garai hartatik: itxasontziek murgiltzen dituzte, tresneria berezia erabiliz.

Sakonera gutxiko aldetan, kablea lurperatu egiten da eta tokiko ekosistema zaintzeko neurri bereziak hartzen dira. Baina arazo gehien sortzen diren zonaldeak sakonera handikoak izaten dira. Japoniako alde batzuetan 8.000 metrotako sakonera dago, Everest mendia bezain altua eta egoera berdintsuan.

Kableek gizaki baten beso baten zabalera izaten dute eta oso babestuta daude. Honen arerioak ingurugiroan sortzen diren gora-beherak, arrain mota batzuen erasoak eta itxasontzien anklak izaten dira.

Matxura edo apurketa bat sortzekotan, azaleratu egiten dira eta kanpoan konpondu.

internet

Itxas azpiko kableatze sistema ezagutu nahi?

Gai honetan interesa baduzu, egun hainbat webgunetan kontsulta daiteke:

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkin bat

  • I mean not the volume… the qtauily. And I’m live in Hungary, and I don’t mean the hungarian promotion, but the worldwide. Just because I’m looking the Rob-blogs. And must say, the qtauily is very poor compared other films… And this is not my opinion, we follow Rob’s carreer in Hungary too, but the others opinion about the promotion of the whole Saga – is same as mine. And once again not in Hungary. Anyway in Hungary the judgement of the Saga films… bleh. And so is mine. I love Rob above all, but the Twisaga films, excuse me, but no… and I blame Melissa Rosenberg, and Summit.

Iruzkina idatzi nahi baduzu