Berrikuntza teknologikoak

Internet, lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Internet, lana aurkitzeko giltza

Hamaika Telebistako Hamaika.BIT saioan aste honetan lanaren inguruko gaia jorratuko dugu; internetek lana bilatu eta aurkitzeko ematen dituen aukerak, hain zuzen ere.

Bizi garen garaia dela eta, inoiz baino garrantzitsuagoa bilakatu da lana aurkitzeko ahalegin guztiak egitea. Langabeziaren datuak gero eta kezkagarriagoak dira. Gazteria da batez ere krisiaren eragina jasatzen duen taldea.
Baina bestalde, gaur egun baliabide gehiago ditugu lana bilatzeko. Ez da bakarrik lan bulegoetara jotzea edo egunkarietako iragarkiak irakurtzea. Amaitu da lan-eskaintzak itxaroteko garaia.

Horretaz aparte, gaur egun norberak beste arlo bateko beharra egin behar du ere: teknologiak, internetek, aukera asko eskaintzen digute gure lan-kontaktuak handitzeko eta lanaren bilaketan proaktiboagoak izateko ere.

Nola?
Zein bide edo plataforma daude?
Nondik has gaitezke?
Nolakoa da lana bilatzeko prozesua?
Non argitaratu dezakegu gure online kurrikuluma?

Guzti hau biharko saioan landuko dugu. Baina bide batez, dokumentu batetan jaso ditugu gai honi buruzko ideiarik garrantzitsuenak eta zenbait adibide eta erreferentzi ere aipatzen ditugu.

Baliogarria izango zaizuelakoan, hemen eskuragarri: Internet, lana bilatu eta aurkitzeko giltza?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu