Euskara ingurune digitalean

Internet eta segurtasunari buruzko saioa egingo dute Barakaldon euskaraz

Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkarteak jakinarazi duenez, “sare sozialez eta internetez babestuta gozatzeko, zein urrats hartu behar diren azalduko digu Xabier Martinek (iparra.eus)”. Saioa otsailaren 19an egingo da, Clara Campoamor kulturgunean, 19:30etik aurrera.

Sasiburuk eta Iparra.eus-ek elkarlanean ondutako pribatutasunaren inguruko saio horretan, besteak beste, ondoko gaiak jorratuko dira: “Nondik deskarga ditzakegu aplikazioak euskaraz? Nola konfiguratu gure sistemak euskaraz? Zeintzuk dira euskaraz erabil ditzakegun aplikazioak?”

Sasibururen arabera, Xabier Martin adituak euskara eta teknologiari buruz berba egiteaz aparte, sarean gaudenean, erabiltzaileen pribatutasuna nola babestu, ze tresna erabili, eta interneteko arriskuei buruz hitz egingo digu. Bestalde, nora doaz gure datuak, zeintzuk dira gure datuak jasotzen dituzten enpresak (WhastApp, Facebook…) eta beste hainbat kontu jorratuko ditu berbaldi horretan Iparra.eusk-eko kideak.

tek_euskaraz

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu