Sare sozialak

Internet Eguna ospatzeko, euskaldunak garela adieraziko dugu Instagramen. Parte hartu nahi duzu?

Gaur maiatzak 17 Internet Eguna da. Bazenekien?

Internet Eguna 2005etik ospatzen da eta  Asociación de Usuarios de Internet eta Internet Society ren ekimena izan zen.

Egun berezi hau ospatzeko ekimen bat jarri dugu martxan: euskaldunak garela adieraziko dugu Instagram sare sozialean. Parte hartu nahi duzu?

Ekimen honen bitartez euskararen presentzia sare sozialetan handitu nahi dugu eta Instagram sarea aukeratu dugu oraingoan.

Eta parte hartzea sustatzeko, lehiaketa bat antolatu dugu ere. Tablet bat irabazi nahi duzu? Animatu eta parte hartu!

Zer egin behar duzu? Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

 

  1. Lehiaketa honen helburua Instagram sare sozialean euskararen presentzia handitzea da, Internet Eguna aitzakia bezala hartuz.
  2. Lehiaketaren gaia hau da: Ni euskalduna naiz!
    Honekin lotuta, erabiltzaileek nahi dituzten argazkiak argitaratzeko aukera izango dute. Zer da zuretzako euskalduna izatea? Nola adieraziko zenuke argazki batez?
  3. Instagramen zuzenean argazkiak argitaratzea da ekimenak eskatzen duen jarduera.
  4. Parte hartzeko, partaideak Instagramen Azkue Fundazioaren jarraitzaile egin behar dira lehenengo eta behin.
  5. Jarraian argazki bat igo Instagramera gai honekin erlazioa duena: Ni euskalduna naiz!
    Igotzen duten argazki bakoitzari hashtag hau jarri behar diote #Euskaldunok
  6. Irabazlea hurrengoa izango da: bere argazkietan “Atsegin dut” gehien jasotzen duen erabilzailea. Berdinketa gertatzen bada, Azkue Fundazioak irabazlea zein den erabakiko du eta sormena izango da irizpidea kasu honetan.
  7. Lehiaketa maiatzaren 17an hasi eta ekainaren 7an bukatuko da, goizeko 10etan.
  8. Astelehen horretan, ekainaren 3an, irabazlearen eta erreserbako pertsonaren izenak jakinaraziko ditugu gure sare sozial eta web orrialdean.
  9. Saria Arnova 10 Tablet bat da.
  10. Saria ekainaren 7an jaso beharko da 10:00etatik 14:00tara Azkue Fundazioaren egoitzan, Euskararen Etxean, Bilbon. Irabazleak derrigorrez etorri beharko du sariaren bila.

 

Instagramen euskaldunok zer garen adierazteko lehiaketa

 

Animatuko zara zure ekarpena egiten?

Zer da euskaldun izatea zuretzat?

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu