Benetan pozik gaude. Instagram sare sozialari buruzko ikastaroa antolatu dugu urtarrilaren 28rako, jada jakingo duzuenez. Saio hori arratsaldez izango da eta nahi baduzue, oraindik lekua badago.
Instagram sare sozialari buruzko oinarrizko ikastaroa izango da: zer den, zertarako erabiltzen duen jendeak, erabiltzaile bitxiak … eta garrantzitsuena: aplikazioa zuzenean erabiltzen hasiko gara eta sortzen ari den euskaldunon komunitatea ezagutu eta bertan parte hartzeko aukera emango dugu.
Ba al zenekien euskaldunok Instagramen nahiko aktiboak garela?
Euskararen Etxean ospatuko dugu saio hau eta doakoa izango da.
Benetan jakin mina eta interesa piztu duela eta, hori dela eta, beste bi saio antolatu ditugu.
Hauek goizez ospatuko ditugu, aukera handiagoak eskaintzeko: otsailaren 13an eta martxoaren 12an izango dira, goizeko 10:00etatik 12:00etara.
Beraz, etorri nahi baduzu, badakizu. Izena emateko sistema berdina da; inprimaki hau bete eta aukeratu zein egunetan etorri nahi duzun.
Laster ikusiko dugu elkar!