Azken astean Instagramek zenbait berrikuntza aurkeztu ditu.7.5 bertsioak bi aldaketa nagusi izan ditu: argazkien formatu eta antzari dagozkionak, batetik; eta Direct izeneko baliabideari ergaiten diotenak, bestetik.
Hemen labur-labur azalduko dizkizugu.
Argazki karratuak bai, panoramikoak baita ere
Orain arte, Instagramek, zuzenean egindako argazkiak edo jada gure telefonoan gordeta geneuzkanak, sare sozial honetan argitaratzerakoan formatu karratura aldatzen zituen.
Hemendik aurrera beste formatu bat onartuko du ere: argazkia doitzerakoan pantailaren ertzean ikono berria ikusiko dugu (gezi diagonalak) eta hori sakatuz argazkia panoramikoan aukeratzeko gaitasuna izango dugu. Eta noski, modu bertikalean ere altuera osoan agertu ahal izango ditugu.
Direct baliabidean aldaketak
Instagramen esanetan, edukiak zuzenean erabiltzaile bat edo talde batekin partekatzeko sortutako baliabidea, hilean 85 milioi lagunek erabiltzen dute.
Oraingoan berrituta dator funtzio hau, besteak beste:
- Gure profileko edukia modu pribatuan beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko aukera, zuzeneko botoi baten bidez.
- Taldeak sortzeko aukera.
- Kamarako baliabiderako botoi zuzena, unean argazki berriren batekin erantzun ahal izateko.
- Emojiak tamaina handiagoan sartzeko aukera.
- Elkarrizketa hariak sortuko dira, hauek jarraitu ahal izateko modu errazagoan.
Orokorrean, esan genezake mezu pribatuen jarioak txat antza hartuko duela.
Instagrameko blogean adierazitakoaren arabera, erabiltzaileon pribatutasuna bermatuta dago, aurretik Direct horren bidez edukiak ikusteko baimena zeukaten erabiltzaileek ikusi ahal izango dutelako.
Zer iruditzen zaizkizu aldaketa guzti hauek? Hasi zara erabiltzen?
[…] -Traolak eta emotikonoak partekatzeko aukera egotea. -Layout aplikazioak irudi ezberdinak irudi bakar baten partekatzeko aukera. -Argazki laukiak bere esentzia izan dira beti baina formatu berriei ateak ireki die sare sozialak: bertikalak, apaisatuak… -Mezu zuzenak bidaltzeko aukera gure blogeko post honetan azaltzen genuen moduan. […]