Sare sozialak

Instagramek argitalpenen kalitatea baloratzea aholkatzen du

instagram-3198093_960_720

 

Instagramek haren algoritmoa aldatu zuenean 2016. urtean, erabiltzaile askok bere argitalpenak antolatzen hasi ziren lehen zeukaten esparrua berreskuratzeko asmoarekin. Sistema kronologikoaren galerak eduki asko “izkutuan” geratzea ekarri zuen, parametro berrien azpian, esaterako, iruzkinekin parte hartze aktibo eta “gustatzen zait” modukoekin.

 

Horrela, erabiltzaileak jende gehiago erakartzeko asmoarekin eduki gehiegi igotzekotan Instagramek spam gisa hartu eta haren ikusgarritasuna txikituko zuelakoaren ideia ere zabaldu zen. Egia al da hau?

Logika hau aplikatuz, hobeto jarraitzaileak ez saturatzea, gure edukiak kantsatu ahal dituelako guri jarraitzeari utziz, edo behintzat blokeatu, Stories atalean egin daitekeen bezala. Jarraipen bat izango duen presentzia sortzea eta alderantzizko efektua ez lortzearen arteko oreka zaila da, erabiltzaileek estrategia probatzeko froga eta akatsa sistema erabiliz.

Hori dela eta, Instagramek erabaki zuen aste honetan publikoa egitea algoritmoaren benetako funtzionamendua, hainbestetan kritikatu dena 2016. urtean sortu zenetik. Izan ere, enpresak frogatu duenez, argitalpen ugari egiteak ez du ikusgarritasunean ondorio negatiborik ekartzen.

Horregatik, enpresak argitalpenen kalitateari erreparatzea gomendatzen du.

Horrela, ikusgarritasunerako askoz garrantzitsuagoa da jarraitzaileen “gustatzen zait”, istorioak partekatzea zuzeneko mezuen bidez edota iruzkinak uztea.

Gainera, enpresak berak ziurtatuta, SocialMediaToday-k egindako ikerketa txiki baten arabera, marka batek egunean behin baino gehiago argitalpenak igotzen baditu, ikusgarritasunaren beherakada hain txikia da, non algoritmoaren ekintza ia ez den nabarituko. Bestalde, ikusgarritasunaren jeitsiera praktika izango da, izan ere, hori baino gehiago eragina izango dute erabiltzaileek atsegin dituzten argitalpenak, edukia igotzeko ordu aldaketak edota jarraitzaileen jarduera.

Plataformaren bidez ezagunak egin nahi diren marka edota erabiltzaileei Instagramek bidaltzen dien mezua argia da: edukiak maila jakin bat izan behar du, erabiltzailearen aurrean nabarmentzeko, nahiz eta hainbat aldiz egunean hornitu.

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu