“5 urte jadanik? zein azkar pasatzen den denbora!” Hori egongo zara pentsatzen ziurrenik. Eta hala da. Hori dela eta, sare sozial honek hain denbora gutxian lortutako datuen berrikuspen bat egingo dugu segidan. Gaur egun, Instagram sare sozialak hauxe lortu du:
-400 milioi erabiltzaile hilabetero
-40.000 milioi argazki argitaratuak
-3,5 mila milioi “atsegin dut” egunero
-80 milioi argazki argitaratuak egunero
-Instagram komunitatearen %75a Estatu Batuetatik kanpo dago
“Atsegin dut” gehien izan duen argazkia

“Atsegin dut” gehien izan duen argazkia Instagramen
Kendall Jennerren argazki hau, bere ezkontza egunekoa, ”atsegin dut” gehien izan duen argazkia izan da orain arte 3,1 milioi “atsegin dut” lortuz. Aurretik Kim Kardashianen argazki bat izan zen. 2015eko ekainean izan zen eta gaur egun 137.000 iruzkin lortu ditu jada argazki horrek. Ikusten dugunaren arabera bi ahizpek arrakasta handia lortzen ari dira sare honetan, batek 38 milioi jarraitzailerekin eta besteak, Kimek, 48 milioi jarraitzeilerekin.
Politikariak eta instagramersak
Sare sozial honen erabiltzaileak ez dira bakarrik “celebritiak”, Hilary Clinton (335.000 jarraitzaile), Angela Merkel (73.900 jarraitzaile) edo Francois Hollande (13.200 jarraitzaile) adibide gisa hartu genitzake, politikariak dira baina Instagramen profil bat zabaldu zuten eta beraien eguneroko bizitzako argazkiak argitaratzen daude etengabe. Horrela, beraien irudi ezberdin bat eskaintzen dute sarean, telebistan normalean ikusten dugunarekin alderatuz. Aipatzekoa da Barak Obamaren kasua (4,7 milioi jarraitzaile) oso aktiboa baita sare honetan.
#TBT
“Throw back Thursday” hasieratik traolarik esanguratsuena izan da Instagramen. Orain dela 4 urte, Bobby Sanders instagramek erabili zuen lehen aldiz #ThrowbackThursday argazki baten, harrezkeroztik 33.059.552 aldiz erabilia izan da, hauek famatuen adibide batzuk traola hori erabiltzen:
JLO / The Rock / Amy Schumer / Hilary Clinton / Cara Delevingne / Kim Kardashian / Miranda Kerr / Amanda Seyfried / Rita Ora / Usher / Lena Dunham
Filtroak
5 urtetan aldaketa asko egon da sare sozialean, hauek adibide gisa:
-filtro berrien sorkuntza, “Ludwig” eta “Crema” gehien erabiltzen direnen artean daudelarik.
-Traolak eta emotikonoak partekatzeko aukera egotea.
-Layout aplikazioak irudi ezberdinak irudi bakar baten partekatzeko aukera.
-Argazki laukiak bere esentzia izan dira beti baina formatu berriei ateak ireki die sare sozialak: bertikalak, apaisatuak…
-Mezu zuzenak bidaltzeko aukera gure blogeko post honetan azaltzen genuen moduan.
Ba al zenekien…?
-David Beckam (12 milioi jarraitzaile) 40. urtebetetzea ospatzeko profila zabaldu zuen 2015. urtean eta egun bakar baten milioi bat jarraitzaile lortu zituen.
-lehenengo talde selfia VMA sarietan izan zen eta Miley Cyrusek atera zuen (29 milioi jarraitzaile).
– Ashley Williams diseinatzailearen LFW showa instagramen argazki gehien dituena da.
-Rihanna (27 milioi jarraitzaile) bere abestiak aurkezteko lehen era moduan erabiltzen hasi zen lehenengoetarikoak.
Baina Instagramen ez dago lekua famatuentzat, selfientzat edota janari goxoarentzat bakarrik. Argazkilari profesionalek ere beraien lekua topatu dute eta aukera asko eskaintzen die sareak beraien lanak ezagutarazteko.
Eta noski, euskararentzat ere lekua dago, hori dela eta azkenaldian asko izaten ari dira sarean sortzen ari diren komunitateak eta lehiaketak. Gu oraintxe plazaratu berri dugu #Esaera_zaharrak lehiaketa sare honetan, euskal komunitateari zuzendua eta euskararen presentzia sare sozial honetan sustatzeko eta handitzeko.
Baina… oraindik ez dakizula nola erabiltzen den? Egon lasai, euskaraz euskuliburu hau sortu genuen. Orain bai ez duzuela aitzakiarik instagramer ospetsu bat bilakatzeko!