Sare sozialak

Instagram: zer da, nola hasi eta zertarako? (1go zatia)

instagram2

Instagram erabiltzailea bazara jada jakingo dituzu plataforma honen baliabideak, helburuak eta ezaugarriak zeintzuk diren: laburbilduta, sakeleko telefonoarekin argazkiak egin, eskaintzen dituen baliabideei esker irudi kreatiboagoak sortu, plataformara igo eta beste erabiltzaile batzuekin partekatu.
Hau da bereziki Instagram-en oinarria eta aplikazio hau hain arrakastatsua bihurtu izan duena: ematen du edonor gai dela argazki onak egiteko.

Instagram-ek dagoeneko 100 millioi erabiltzaile baino gehiago ditu eta plataformaren erabiltzaileen komunitateak sortu izan dira, egitasmo, herrika edo beste ezaugarri batzuen arabera. Gure artean, adibidez, baditugu Bilboko erabiltzaileen taldea (#igersbilbao), Gasteizekoak (#igersgasteiz), Donostia (#Igersdonostia) eta Iruñakoak (#igersiruña), Baionakoak (#igersbaiona) eta abar luze bat.

Baina, asko hitz egiten den arren plataforma honi buruz, nola has gaitezke erabiltzen berriak bagara eta oso trebeak ez bagara? Zertarako balio du Instagram-ek?

Instagram-eri buruzko artikulu ezberdinetan plataforma hau luze azalduko dugu, zer den, zelan aprobetxatu eta etekina ateratzeko ideia batzuk landuz. Hau izango da lehenengoa, Instagram-en lehen pausuak azalduko dituena.

Hasteko, esan irudi edo argazkiak partekatzeko badaudela beste aplikazio ugari, baina hau izan da besteen gainetik nabarmendu izan dena.

Eta zer egin behar da hasteko? Bost pausutan labur azalduko dugu:

  1. Aplikazioa deskargatu: iOS eta Android-erako bertsioak daude. Doako aplikazioa da.
    Badaude ere beste hamaika aplikazio Instagram-eko edukiak erakusteko edo baliabideak eskaintzen dituztenak.
  2. Izena eman: erabiltzaile kontu bat sortu; izena, posta elektronikoko helbidea eta pasahitza erabakitzea besterik ez da behar. Facebook-ek aplikazio hau erosi duenez, aukera dago ere Facebook-eko erabiltzailearen bidez alta emateko.
  3. Beste erabiltzaile batzuk bilatu: kontaktuen artean jada plataforman daudenak bilatu eta hauei jarraitzea proposatzen du. Plataformaren helburua irudiak partekatzea da eta horretarako beste erabiltzaile batzuekin harremana egin behar da.
    Facebook-eko kontaktuen artean lagunak bila daitezke. Eta edozein momentutan ere erabiltzaile berriak bilatzeko aukera dago.
    Edukien arabera bilatu: Twitterren traolaren antzera, eduki jakin baten bidez argitaratutako irudiak bila daitezke. Eta honen bidez, erabiltzaileak.
  4. Argazkia egin, programak eskaintzen duen aukera botoiarekin. Behin argazkia eginda, Instagram-ek filtro ezberdinak eskaintzen dizkigu, irudia moldatzeko eta sormena erabiltzeko. Filtro horiei esker irudia aldatu dezakegu. Argia, kontrastea ere molda daitezke, moztu, desenfokatu edo irudiari marko bat ipini.

  5. Argazki berria argitaratu: telefonoan lehenengoa eta berria gordeko dira. Argitaratzekoan izenburua eman diezaiokegu, traolaren bat erabili ere, erabiltzaileak aipatu…
    Kokapen geografikoa adierazi dezakegu ere.
    Eta beste plataforma batzuetan argazkia partekatu aldi berean: Facebook, Twitter, Tumblr, Flickr eta Foursquare-n.

Eta horrekin gure argazkia beste erabiltzaile batzuekin partekatuko dugu Instagram-eko plataforman.

Argitaratutako irudia Instagram-eko webgunean ikus daiteke.

Hurrengo artikulu batean beste aplikazio batzuei buruz arituko gara, argazkiak ordenagailu bidez argitaratzeko edo irudiak deskargatzeko.

Baina hau hurrengo batean izango da…

Hasi zara Instagram erabiltzen? Bost pausu hauekin saiatu zara eta estreinatu zara? Zein da zure esperientzia?

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu