Sare sozialak

Instagram: erabilera ezberdinetarako tresnarik onenak (3. zatia)

Aurreko artikulu batzuetan Instagram-eri buruz aritu gara: zer den eta nola hasi eta ondoren erabiltzaileak jarraitzeko pausuei buruz ere mintzatu ginen.

Jada eskarmentudun erabiltzailea izango zara, baina seguru behar edo nahi batzuk dituzula eta gustatuko litzaizukela hauei erantzuna ematea nahi izango duzula. Adibidez: nola ikusi Instagram-eko irudiak eta erabiltzaileen profilak interneten? Nola atera nire profila eta irudiei buruzko estadistikak? Ba al dago Instagram-ekin batera erabiltzeko beste aplikaziorik?

Artikulu honetan Instagram-ekin batera lan egiteko dauden aplikazio batzuei buruzko informazioa emango dizuegu. Tresna honi etekin handiagoa ateratzeko lagunduko zaituzte eta zure jardueraren gaineko kontrola eramateko eta kudeatzeko ere bai.

Instagram erabiltzen argazki bat egiteko

Argazkiak egiteko:

  • Pro HDR (iOS / Android). HDRko errezoluzioa lortzeko irudi ezberdinak lotzen ditu.
  • Pixlr-o-matic (iOS /Android). Efektoak eta filtroak.
  • 100Cameras (iOS). 100 filtro eskaintzen ditu irudia gero Instagram-en argitaratzeko.
  • Tweegram (iOS / Android: Textgram). Testua irudi bihurtzeko.
  • Camera Plus (iOS) : oso ezaguna ere bai.
  • Snapseed : filtroak, markoak eta abar.
  • PicFrame (iOS /Android). Irudi ezberdinekin osatutako irudi berria, zatika.
  • Burst Mode (iOS). 100 irudi ezberdinetako sekuentzia osatu, 24 frame/segunduko abiaduraz.
  • Squaready (iOS) : onenetarikoa, aukera ugari.
  • Qbro (iOS): filtroak eta irudiaren tonoa hobetzeko.

 

Instagram-eko profila ordenagailutik kudeatu ahal izateko:

  • Statigram: Instagram-eko profila ordenagailuan eta estadistikak esakintzen ditu ere.
  • Web.Stagram : Instagram-eko webgunea. Bertan profilak ikus daitezke. 
  • Inkstagram
  • Instagrid: online galeria bat sortzen du; beste erabiltzaileek posta elektroniko bidez izena eman dezakete eta materiala berria argitaratzen denean berehala mezua jasotzeko aukera izango dute.
  • Followgram gure helbide propioa, edo vanity url delakoa, sortzeko aukera. 
  • Fotogramme (iOS): kontu ezberdinak leku berdin batetik kudeatu ahal izateko.

 

Beste aplikazio batzuk:

  • Cartagram: argazkiak geokokatzeko aplikazioa.
  • Copygram: Instagram-eko profileko argazkiak ordenagailuaren disko gogorrean gordetzeko.
  • InstaWallPaper: Instagram-eko irudiekin pantaila hondoak sortzeko.
  • Label Box, argazkietan washi tape moduko etiketak erantsi ahal izateko.
  • SnapWidget: Instagram-eko profila webgune edo blog baten sartzeko widget-a.
  • Instamazing: Instagram-en bilaketak egiteko egokia: argazki berriak denbora errealean, kokapen geografikoari buruzko bilaketak, erabiltzaile edo traola bidezko bilaketa…
  • Hashtagram: gai ezberdinei buruzko bilaketak egiteko.

 

Produktu berriak sortzeko Instagram-eko argazkietatik abiatuta: hauek komertzialki aukera asko eskaintzen dituzte.

  • Instamaker : Instagram-eko argazkiak elastiko, katilu edo postaletan bihurtuta.
  • Postagram: Instagram-eko argazkiak postalak moduan bidali ahal izateko aplikazioa.
  • Blurb: Instagram-eko irudiak hartuta liburu bat osatzeko aplikazioa.
  • StickyGram: Instagram-eko argazkiak imanetan bihurtzea.
  • Instagoodies: Instagram-eko profileko argazkiak pegatinak bihurtzeko.
  • Artflakes: Instagram-eko argazkiak artelan bezela saltzeko plataforma: poster, txartela edo beste formatoetan.

 

Instagram-eri buruzko informazio gehiagorako:

Instagram-ekin erabiltzeko hamaika aplikazio

Instagram-ekin erabiltzeko hamaika aplikazio

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu