Sare sozialak

Instagram: hasi naiz; eta orain zer? (2. zatia)

Dagoeneko Instagram-en izena eman duzu eta argazkiak egiten dituzu. Baina zalantza asko daukazu: zertarako balio du? Nola lortu jarraitzaileak?

Orain dela gutxi Instagram-eri buruzko lehenengo artikulua zabaldu genuen. Honetan Instagram zer den eta nola hasi azaldu genuen pausuz-pausu. Oraingoan aurrera joko dugu: argazkiak badakigu egiten eta argitaratzen, baina etekina atera nahi diogu gure profilari. Nola egin?

Zure profila zabaldu eta sustatu nahi baduzu, jarraitu gomendio hauek:

  • Profila publikoa egin: edozein momentutan zure profila editatu dezakezu Instagram-eko webgunearen bidez. Kontutan izan horrela ezartzea erabakiz gero, edozeinek ikusi ahal izango dituela argitaratzen dituzun irudiak. Zaindu zure intimitatea eta besteona.
  • Hasi beste erabiltzaile batzuk jarraitzen. Inor ezagutzen ez baduzu, aukera hauek dituzu beste erabiltzaileak aurkitzeko:
    • Beste plataforma eta sare soziala batzuetako lagun edo jarraitzaileak bilatu eta hauei jarraitu.
    • Edo Instagram-ek eskaintzen duen esploratzeko menua erabiliz ere plataforman argitaratutako azken irudiak ikus ditzakezu eta erabiltzaile berriak aurkitu.
  • Beste erabiltzaile batzuen argazkiak ikusitakoan, atsegin duzula aipatu (bihotzeko sinboloan sakatuz), iruzkinak egin… eta bide batez erabiltzaile horiei jarraitu.
  • Zure argazkietan deskribapenak sartu eta irudiaren gaiarekin lotutako traolak erabili. Horrela, gai bati buruzko bilaketak egiterakoan zure argazkia ere aurkitu ahal izango dute beste erabiltzaileek.
  • Elkarreragitea eta harremana sustatu beste erabiltzaileekin: elkarrizketak sortuz iruzkinen bidez, aipamenak eginez… Eta noski, zaindu beharreko arau bat: erabiltzaileren batek iruzkin bat eginda, galderaren bat egitekotan, hauei erantzun. Zure jarrera beste erabiltzaileengan erabakiorra izango da harremana estutzeko.
  • Geokokapenerako baliabideak aprobetxatu: argazki bat argitaratzeko unean, honen geokokapena agertzeko aukera ematen du Instagram-ek. Beti zure intimitatea zainduz, askotan baliabide hau aprobetxatzea komeni da, leku berriak sustatu eta deskubritzeko, lagunei proposatzeko…
    Honekin lotuta, badago baita Instagram-eko profila beste geokokapen plataforma batzuekin lotzeko aukera ere, Foursquare-kin, adibidez.
  • Instagram-eko profila beste sare sozial batzuen profilekin lotu: beste sare sozial batetan bazaude, Facebook, Twitter… hauetako profila eta Instagram-ekoa lotu itzazu eta horrela Instagram-en argitaratutako irudia zuzenean beste horietan argitaratuko da ere.
  • Tematia izan eta profila eguneratu, argazkiak egin. Ez duzu spam egin behar, baina bai argazkiak argitaratu noizean behin. Ez argitaratu ere gai edo egoera berdinetik egiten dituzun argazki guztiak; aukeraketa bat egin.
  • Saiatu eta ausartu. Instagram sormena erabiltzeko aplikazioa da: jolastu enkoadrearekin, argiarekin eta frogak egin eskaintzen diren filtroekin. Badaude ere filtro eta baliabide hegiago eskaintzen dituzten aplikazio ugari eta argazki hobeagoak lortzeko erabil ditzakezu.

 

Baliogarriak izan dira gomendio hauek zuretzako? Zein da zure esperientzia Instagram-ekin?
Datozen egunetan Instagram-eri buruzko baliabide gehiago kontatuko dizkizuegu.

 

Informazio gehiago Instagram-eri buruz:

Instagram: zer da, nola hasi eta zertarako? (1go zatia)

Instagram-eko irudiak

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu