Aholku teknologikoak

Instagram erabiltzerakoan datuak aurrezteko lau modu

instagram

Instagram munduko komunikazio erramintarik erabilietakoa da gaur egun. Beste sare sozil batzuek ematen ez dizkiguten aukerak ematen dituenez, jende asko batu da bertara, geroz eta gehiago erabili eta datu asko gastatuz.

Hala ere, badira zenbait modu erabilitako datu kopurua murrizteko. Hona hemen hiru gomendio eta proposamen:

Ezgaitu bideoen erreprodukzio automatikoa

Aplikazio sozial gehienek automatikoki erreproduzitzen dituzte bideoak. Datuak aurrezteko modu ona da hau aldatzea.

Horretarako Ezarpenetara joan (eskuinean goikaldean dauden hiru puntuak), Konfigurazioa bilatu, Datu Mugikorren Erabilpenean sartu eta Datu Gutxiago Erabili aukeratu.

Jaitsi igotzen dituzun argazkien kalitatea

Bideoak erreproduzitzean datuak aurrezteaz gain, zerbait igo nahi duzunean ere datu gutxiago erabiltzeko aukera dago. Horretarako, igotzen diren argazkien kalitatea jaitsi behar da. Hori egin nahi baduzu, berriz ere Ezarpen eta Konfiguraziora joan eta Igotze Kalitatea arruntetik Oinarrizkora pasatu.

Istorioak nabigatzailetik ikusi

Aplikazioa deskargatuta izanez gero, inori ez zaio bururatzen istorioak nabigatzailetik ikustea, baina datuak aurreztu nahi badituzu ondo legoke hori egitea.

Izan ere, horrela eginda, ez dira bideo guztiak erreproduzitzen; erabiltzaileak Play-ari eman behar dio martxan jarri daitezen. Hala, interesatzen zaizkizun bideoak bakarrik erreproduzituko dira.

Erabili Wifia istorioak igotzeko

Instagramek istorioak Wifira konektatzean igotzeko aukera ematen du; hau da, argazkia ateratzen duzun unean bertan zer igo nahi duzun esaten diozu eta Wifia hartzen duenean igotzen da.

Horretarako Ezarpenetara joan behar zara. Bertan Datuen Erabilpena aukeratu eta ondoren Datu Mugikorren Erabilpena. Instagram bilatuko dugu ondoren eta aplikazioak datuetara sartzeko aukerarik ez duela esango diogu mugikorrari.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu