Instagram sare soziala erabiltzen duzu? Ez zara ausartzen aplikazioa zabaldu eta argazkiak partekatzen hasten horrek eskaintzen dituen aukeretan galdu egiten zarelako? Edo filtroena ikusi duzu eta izutu egin zara?
Lasai, Instagram erabiltzen hasteko eskuliburua eskaintzen dizugu.
Jakingo duzunez, aurreko hilabetetan Instagram sare soziala erabiltzen ikasteko tailerrak eskaini izan ditugu Euskararen Etxean. Bertaratutakoek sare sozialaren aplikazioa instalatu, nondik norakoak eta ezaugarri nabarmenenak ikusi eta zuzenean erabiltzen hasteko aukera izan zuten.
Ez jakintasunean sartu, baina Instagram erabiltzen ikasita joan ziren.
Hemen lotuta eskaintzen dizugu ikastaro horietan erabilitako edukia. Ez da gauza bera hau bakardadean ikusi eta erabiltzen hasi edo taldeka aldi berean irakasleak esandakoa jarraitu eta froga egin. Baina behintzat oinarrizkoena ulertu eta martxan hasteko Instagramekin nahikoa izango duzu honekin.
Gainera, Instagram oso intuitiboa da eta erabiltzaile arrunt batentzako erraza, benetan!
Zer egin behar duzu hasteko? Fitxategia zabaldu, irakurri, estekak jarraitu eta ausartu. Besterik ez!
[…] Source: http://www.azkuefundazioarenegunkaria.eus […]
[…] oraindik ez dakizula nola erabiltzen den? Egon lasai, euskaraz euskuliburu hau sortu genuen. Orain bai ez duzuela aitzakiarik instagramer ospetsu bat […]