Sare sozialak

Instagramek argazki-galeriak igotzeko aukera sortu du

Sare sozialak etengabeko eboluzioan daudela ez da kontu berria. Instagramek pausu bat egin du aurrera eta “istoriak” guztien ahotan dauden honetan, albumak sortzeko aukera gehitu dio aplikazioari.

 

Facebook-ek eta WhatsApp-ek, Instagramekin batera, “istorioak” igotzeko aukera bere egin eta aplikazioak berritu dituzte. Snapchat-aren berezitasuna dena euren sistemara egokitu dute: hogeita lau orduz argazki/bideo bat sarean mantentzeko beta ematen duena.

Baina Instagramek aktualizazio berri batekin txunditu gaitu: orain gehienez hamar argazkiko/bideoko galeriak igotzen ahalko dira eta karrusel formatuan ikusiko dira.

Behin aplikazioa aktualizatuta, “+” ikonoan klik egiten badugu, aukeraketa anitza modua aktibatuta dagoela ikusiko dugu. Esan bezala, gehienez hamar argazki edo bideo aukeratzen ahalko ditugu. Hurrengoan klik eginda editatzeko pantailara eginen dugu salto. Baina denek ez dute zergatik filtro bera eraman beharko, banan-banan editatzeko aukera izanen da.

Honatx enpresak sarera igotako azken aktualizazioaren bideo-azalpena:

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu