Ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian eta instituto digital baten sorreraz hausnartzeko UEUk, hitzaldi eta mahi inguru ezberdinak antolatu ditu ekainaren 22an, Bilboko Azkuna Zentroan.
Euskal Herrian Interneten eta IKTen gaineko ikerketa zentro baten beharra jendarteratu eta indartzeko, Euskal Herriko zein atzerriko Interneten inguruko zentroen esperientziak ezagutzeko eta unibertsitateak, administrazioak eta enpresak elkarlanean jartzeko aukerez hausnartzeko aukera paregabea izango dugu, Koldo Diazek koordinatutako jardunaldi honetan.
Gutxi dira orain arte Ingurune digitalaren inguruan Euskal Herrian egin diren ikerketak, master bukaerako lanak edota doktorego-tesiak, ez bada alde teknologikotik. Hutsunea bereziki gizarte-zientzietan eta diziplinen arteko ikuspuntutik sumatzen dugu, eta horregatik gai hauek ardatz dituzten ikerlariak bildu genituen Ikergazte kongresuan maiatzean.
Bide berean, pausu bat gehiago emanez, ikerketa hauek sustatu eta barnebilduko lituzkeen institutu batez arituko gara oraingoan. Laburbilduz, atzerriko esperientzietatik ikasiz, euskal adituek eta administrazioek Ingurune digitalaren institutu baten aukerak zeintzuk diren landuko dira.
Lehenik eta behin, Oxford Unibertsitateko esperientzia ezagutu dugu: institutua sortzeko arrazoiak eta honek irekitako aukerak azalduko ditu Victoria Nash Oxford Internet Instituteko irakasle/ikerlariak. Bigarrenik, Kepa Sarasola [EHU, UEUko irakaslea eta Ixa taldekoa], Ramón Salaverria, [Center for digital life institutukoa, Nafarroako Unibertsitatean], Amaia Pavon [Mondragon Unibertsitateko irakslea] eta Lorea Argarate [Inspira STEAM, Deustuko Unibertsitateko irakaslea] ingurune digitalaren ikerketak Euskal Herrian zein puntutan dauden jakingo dugu eta, hirugarrenik, erakunde publikoetako eta gizartearen ordezkariek institutu horrek euskal gizarteari eta Euskal Herriari egin diezaiokeen ekarpena Anjeles Iztuetak [Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitatea eta Ikerketa sailburu ohia] eta Eneko Astigarragak [ESLEko presidentea, Prospektiban aditua] landuko dute.