Blogintza

InfluenZER?

Beste urtebetez Tapuntu kooperatibako kideek Nortasuna Sarean jardunaldia antolatu dute urtarrilaren 30erako Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean. Aurtengoa Influenzerrei buruzkoa izango da; izan ere, sare sozialetan horren garrantzitsu bihurtu diren Influenzerrei buruz zer dakigu? Jardunaldian izango da euskaraz gaiari buruz ikasi eta hausnartzeko aukera.

Influenzer deritzan marketin estrategia horri buruz hizketan hainbat lagun arituko dira. Tartean, Josu Bergara (Burutu) eta Ioar Oteiza (Sorland) izango dira; horiez gain, mahai inguruan parte hartuko dute honakoek ere: Laura Chamorro, Egoitz Txurruka, Nerea Arriola, Beñat Iraola eta Nerea Aliasek.

Bi ordutako jardunaldiaz gozatzeko Donostiara joaterik ez duenak baditu beste aukera batzuk ere: Bilbon Euskararen Etxean streaming bidez jardunaldia zuzenean jarraitzeko aukera izango da 18:30etik aurrera. Horrez gain, Kanaldude bidez ere mahai ingurua zuzenean jarraitzeko aukera izango da.

Ez dago jardunaldi interesgarri hau ez jarraitzeko aitzakiarik, beraz. Zure esku jardunaldian izena eman edota Euskararen Etxera etorri eta hemendik jarraitzea.

influenzer-kartela

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu