Euskararen Etxea

Ikasturteari hasiera ematen Euskararen Etxean!

Sestaoko Kueto Eskola

Kaixo!

Azkenik jaso ditugu hasi den ikasturte honetako lehenengo bisitariak, Sestaoko Kueto eskolatik hain zuzen!

Badakizuenez, urtero makina bat ikastetxetatik taldeak etortzen zaizkigu Euskararen Etxean antolatzen ditugun ekintzetan parte hartzeko asmoarekin. Euskararen Interpretazio Zentroa (EIZ) bisitatu eta tailer zein lehiaketetan aritzera!

Aurten, urtero bezala, Komiki Digitalaren Lehiaketa burutuko dugu Azkue Fundaziotik, sari itzelekin! Parte hartu, gai ezberdinak teknologien bidez jorratu eta Euskaraz sarean ibili!

Aitzakiarik ez! Deitu edo posta elektronikoa bidali doakoa den esperientzia honetan zentroarekin parte hartzeko!

Zuen zain egongo gara, mila esker!

 

Sestaoko Kueto Eskola

Sestaoko Kueto Eskola

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu