Euskararen Etxea

Ikasturtea bukatu da, orain EIZ+SOKA udan Euskararen Etxean!

Karmelo Ikastola

Ikasturtea bukatu egin da Euskararen Etxean, aste honetan zentroen azken bisitak jaso ditugularik. Hortaz, kurtsoan zehar izan dugun Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartzeko epea itxi eta laster jakinaraziko dizuegu nortzuk irabazi dituzten Tabletak!

Bestalde, azken egun hauetan zehar talde anitzak izan ditugu Euskararen Etxean: Lleidatik ikasketa bidaian etorri eta bisitatu gaituen Olivera Institutua, Betiko Ikastolako lau talde (Leioa) eta Karmelo Ikastolako beste lau talde (Bilbo).

Zelako ikasturtea izan dugun Euskararen Etxean, baita hurrengoan elkar ikustea espero dugun! Mila esker ikasturtean zehar etorri zaretenoi eta gogoratzen dizuegu Euskararen Interpretazio Zentroa udan zehar jarraitzen duela martxan, gaur bertan hasi den SOKA erakusketa ibiltariarekin batera!

 

Betiko Ikastola

Betiko Ikastola

Instituto Olivera

Instituto Olivera

Betiko Ikastola

Betiko Ikastola

Karmelo Ikastola

Karmelo Ikastola

Karmelo Ikastola

Karmelo Ikastola

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu