Gaur, urriak 15, ikasturtero bezala, ikastetxeen bisitak hasi dira Euskararen Interpretazio Zentroan.
Lekeitioko R.M. Azkue ikastolatik eta Eibarko Mogel Isasi BHIko ikasleak etorri zaizkigu gaurkoan. Beraiek hasi dute ikasturte honetako bisiten jarioa.
Bi taldeak oso adi egon dira bai bisitaren hasieran proiektatzen dugun bideora, bai begiralearen azalpenetetara eta baita komiki digitalen tailerra garatu dute. Tailer honetan gaur internet eta sare sozialetan zaindu beharreko pribatutasunari buruz aritu dira: lehenengo, begiralearekin batera gaiaren inguruko edukia landu; eta ondoren, sormena eragin eta komiki digitala osatu.
Oso pozik izan dira gure artean bi taldeak eta interes handia ipini dute. Eskerrik asko zuen bisitagatik!
Eta besteok, bisitan etorri nahi baduzue, gogoratu doakoa dela. Ikasturtean zehar etortzeko badaude data libreak oraindik eta bakarrik posta elektronikoa bidaliz (info@azkuefundazioa.org) edo telefonoz deituz (94 402 80 81) hitzordua har dezakezue.
Itxaroten zaituztegu!!