Sare sozialak

Ikasturte berria: zure ikasleekin sare sozialak gelan erabiltzera animatuko zinateke?

Ikasturte berria hasi da. Ikasleak inoiz baino gehiago smartphonetara lotuta eta edozein une aprobetxatzen dute sare sozialetan nabigatzeko eta bere egunerokoak kontatzeko plataforma ezberdinetan. Zu, irakasle moduan, ez dakizu nola jokatu.

Eta egoerarekin bat egiten baduzu eta sare sozialak erabiltzen hasiko bazina eskoletako dinamikan? Zer uste duzu? Animatuko zinateke? Baiezkoan bazaude, baina nondik hasi ez badakizu, hemen okurritu zaizkigun ideia batzuk.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Facebook

Oso sare sozial famatua eta erabilia. Gazteak gero eta gehiago sartzen ari dira honetan. Ikasgelan erabiltzeko proposamenak:

  • Ikasleekin: lanerako profila sortu eta talde pribatua sortu, ikasgelako gazteekin partekatuz: estekak, berriak, gaiari buruzko informazio osagarria…
  • Gurasoekin eguneroko harremana ezartzeko. Talde pribatuak osatu eta bertan hitzorduak, lanak, argazkiak eta abar partekatu.
  • Beste irakasle eta enpresa, erakunde eta abarrekin harremana izateko eta informazioa jasotzeko.

Twitter

Hitz gutxitan mezuak botatzeko sarea. Gero eta ospe eta erabilpen handiagoa gazteen artean. Zelan erabili ikasgelako dinamikan?

  • Gai bati buruzko informazio osagarria, iritzi ezberdinak eta abar ikertzeko.
  • Gai baten inguruko txioak biltzeko eta Storify edo antzeko tresnen bidez istorio bat osatzeko.
  • Beste irakasle, enpresa, erakunde, ikertzaile eta abarrei jarraitzeko eta egunero berrikuntzen berri izateko. Erabiltzaile mota ezberdinen zerrendak osa ditzakezu eta ikasleekin partekatu ere.
  • Gai bati buruzko txioak elkarrekin botatzeko edo Twitter kontu bat sortuz gai baten inguruan elkarrekin lan egiteko, Ikusi, adibidez, Sergio Tejero irakasle gasteiztarrak sortu zuen @ElQuijoTweet egitasmoa: El Quijoteko kapituluak txio bihurtu zituen eta arrakasta handia izan zuen egitasmoak hezkuntza arloan. Azken finean, hau sormena eta interesa pizteko modua izan daiteke.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Google Plus

Orain arte askoz gutxiago erabilita, baina bilatzaile erraldoiaren beste produktuetako bat izanik baliabide ugari eskaintzen ditu edukiak partekatzeko.

  • Sarrerak: Google Pluseko profilen ormak eta orriek eduki ezberdinak partekatzeko aukera ematen dute, modu ikusgarri batean: testuak, estekak, irudiak, dokumentuak, bideoak, hitzorduak …
  • Zirkuluak: Plataforma honek zirkuluak deritzon baliabidea eskaintzen du. Honek talde itxiak sortzeko ahalmena ematen du eta informazioa partekatzeko orduan norekin egingo den modu zorrotzean berehala erabakitzeko aukera.
  • Hangout-ak egiteko aukera: beste baliabide garrantzitsu bat, hau bideoelkarrizketak egiteko. Tresna honek baliabide ugari eskaintzen ditu bere baitan, erabil erraza da eta atsegina. Talde, ikasgela, ikastetxe eta abarren arteko elkarrizketa birtualak antolatu daitezke, beste kokalekuetan daudenekin harremana izateko aukera paregabea.
  • Oraindik ideia gehiago behar dituzu? Hemen sakatu eta dokumentu interesgarria aurkituko duzu honen inguruan (ingelesez).

 

Instagram

Argazkiak partekatzeko tresna hau famatua bihurtu da azkenaldian, sormenerako ematen dituen aukerengatik. Baina nola erabili ikasgelan?

  • Ospedun pertsonaia edo uneko gaiak jarraitzeko aukera.
  • Egunerokotasuna partekatu: lanak, giroa, egoera…
  • Sormena piztu ikasleengan: objektu berdinari hainbat efektu ezberdinak moldatuta argazki guztiz ezberdina sortuko du. Honekin taldeka edo banaka lan egin. Ikasleak motibatu egingo dira.
  • Gai bati buruzko irudiak sortzea eta partekatzea eskatu.
  • Eta alderantziz: irudi bat eskainita, beraiek horren inguruan idaztea eskatu: laburpen edo idazlan bat, adibidez.
  • Egindako irudiak beste sare sozial batzuetan partekatzeko aukera ematen du.
  • Ikasgela, gai edo ikastetxeko bloga apaindu Instagrameko baliabide eta filtroekin sortutako argazkien bidez.
  • Instagrameko kontuak aprobetxatuz badaude beste aplikazio batzuk horrekin nahastu egiten dutela, baliabide berriak sortuz: adibidez, Cartagramek argazkiak mapetan kokatzen ditu eta gizarte, ohitura, kulturen … inguruan mintzatzeko eta ikasteko aukerak ematen ditu.

 

Pinterest

Argazkietan oinarritzen da sare sozial hau baita ere. Honen filosofia arbelak sortzea da eta arbela horietan gai konkretuekin lotutako irudiak biltzea; bai norberak argitaratutakoak eta bai beste batenak. Guztiak erabiltzaileen artean partekatzea da helburua. Arbela horiek pribatu edo publikoak izan daitezke eta beste edozein erabiltzailek horretan parte hartzeko aukera baimendu daiteke. Beraz, ikasgelan erabiltzeko ere hamaika aukera eskaintzen ditu.

  • Arbela publikoak sortu gai baten inguruan informazioa biltzeko. Irudi guztietatik aukeraketak egin daitezke gelako materiala gisa erabiltzeko. Bibliografia bisuala sortzeko aukera, askoz atseginagoa ikusteko.
  • Gai bakoitzeko materialak bildu partekatutako arbelak sortuz, adibidez.
  • Pinteresten infografia ugari biltzen dira, gai guztietakoak eta orokorrean, gaiak oso ondo azaltzen dituztenak.
  • Termino edo hitz bati buruzko informazioa bilatzeko.
  • Aldi berean, ikasgelan sortutako materiala berrien irudiak Pinteresten argitaratzeko: irudiak, eskemak, beste leku baten gorde diren azalpenak, edukiak, bideo edo irudiak…
  • Ikastetxe, ikasgela edo ikasgaiako blogen sarrera eta edukiak zabaltzeko. Pinteresten esteka argitaratu.
  • Blog horietan Pinteresteko arbela sartu. Pinterestek berak ematen du aukera hau egiteko, ez da zertan programazio ezagutzarik izan behar. Plataformak kopiatu beharreko kodea ematen du.
  • Ikastetxeko eguneroko jarduera zabaltzeko.
  • Irakasleentzat informazioa bilatzeko: Pinteresten baliabide didaktikoak ugari dago. Adibide batzuk, Discovery Learning, Teaching Channel edo History Lab.
  • Beste irakasle batzuk jarraitu plataforma honetan eta beraien jarduera eta edukiak ikusi eta aldi berean zabaltzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Hauek ideia batzuk besterik ez dira. Martxan jartzen dituzun heinean aplikazio berriak asmatuko dituzu. Interneten egun informazio asko dago eta beste irakasle batzuek jada erabiltzen ari dutena egin dezakezu.

Eta hemen gaude gu ere behar duzunerako: zalantza, arazo, gai zehatzen bat nola moldatu ez badakizu eta laguntza behar izanez gero, idatzi edo deitu besterik ez duzu egin behar.

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu