Euskararen Etxea

Ikasturte berria hasten da Euskararen Etxean. Etorri bisitan!

IMG_0183

Iraila heldu zaigu, espero baino askoz arinago, eta berarekin batera ikasturte berriaren hasiera. Urtero bezala, Euskararen Etxeak ateak zabaltzen dizkie, bai ikastetxeei eta bai publiko orokorrari ere. Doako bisitak antolatzen ditugu eta gonbidatuta zaudete euskararen inguruan gauza gehiago ikasteko.

Aste honetan bertan lehenengo ikastetxeak etorriko zaizkigu Euskararen Interpretazio Zentroa bisitatzera. Bisita gidatua egingo dute, taldearentzat bereziki prestatua, eta ondoren komiki digitalen tailerra burutuko dute.

Bisita gidatuan euskararen inguruko edukiak ezagutzeko aukera izango dute, beti ere modu didaktiko batez eta teknologia berriak erabiliz: gure hizkuntzaren eboluzioa, euskalkiak, garapena, euskarazko lehenengo materialei buruz ikasiko dute.

 

Euskararen Interpretazio Zentroa - euskalkiak pantaila

Eta ondoren, tailerra egingo dute mediategian. Ikasturtea bukatu arte martxan daukagun tailerra komiki digitalarena da: teknologia berriak eta sare sozialekin zerikusia daukan gai bat lantzen du talde bakoitzak, begirale batekin edukiak landuz eta ondoren komiki bat sortzen dute binakako taldetxoetan. Osatutako komikien arteko lehiaketa daukagu martxan gainera.

 

Eta publiko orokorrarentzat ere zabalik ditu ateak Euskararen Etxeak, nola ez!
Hilean behin larunbata goizez zentroa zabaltzen da eta bisita gidatuak antolatzen ditugu, euskaraz eta gazteleraz.

Iraileko bisita data datorren 28a izango da eta oraindik lekua dago bisita egin ahal izateko. Animatu zaitezte!

Zer egin behar da Euskararen Etxea bisitatzeko aukera izateko? Deitu 94 402 80 81 telefonora edo posta elektroniko bat idatzi info@azkuefundazioa.org helbidera. Horrekin nahiko!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu