Euskararen Etxea

Ikastetxeen arteko Berbagunea ospatuko dugu Euskararen Etxean

Berbagunea Euskararen Etxean

Aste honetan ekitaldi berezi bat ospatuko dugu Euskararen Etxean: ikasleen arteko Berbagune bat.

Euskararen Etxea kokatuta dagoen barrutiko ikastetxeekin aurrera eramango dugun jarduera izango da. Barrutiko zortzi ikastetxeei bota genien proposamena eta horietatik bost animatu dira.

Euskararen Etxearen helburua da euskara zabaltzea, erabilpena sustatzeko erreminta eta tresnak eskaintzea eta, ikasleen kasuan, euskara erabiltzearen esperientzia gelatik kanpo ere biziaraztea eta gozamenaz disfrutatzea.

Berbagunea Euskararen Etxean

Horregatik proposatu genien ikastetxeen arteko Berbagune hau. Azken finean, horren helburua izango da euskara erabiltzea geletatik kanpo baita ere, jarduera motibatzaileak landuz,  eta beste ikastetxe batzuetako egoera berdineko ikasleekin harremana izatea, euskara erabilita.

Azaroaren 21 eta 24an, bi txandatan, bost ikastetxe ezberdinetatik Lehen Hezkuntzako bostgarren mailako hamairu talde etorriko zaizkigu; 265 ikasle guztira. Hauek izango dira ekimen honetan parte hartuko duten ikastetxeak:

  • CEIP DEUSTO HLHI
  • CPEIPS LA SALLE BILBAO HLBHIP
  • CPEIPS SALESIANOS DEUSTO-M. AUX.-SA HLBHIP
  • CEIP INTXIXU IKASTOLA HLHI
  • CEIP SAN INAZIO/SAN IGNACIO HLHI

Jarduera entretenigarri, didaktiko eta parte hartzailea antolatzea izan da gure helburua hasieratik. Horregatik, lehiaketa formatoa eman diogu ekitaldiari: ikastetxe bakoitzeko taldeak ekipotan banatu eta sei froga proposatuko dizkiegu. Frogen artean denetarik izango dute: bertsotan ibiliko dira, onlineko ariketa bat burutuko dute, hausnarketa egin euskararen inguruan, euskal kantagintzako lan bat hobeto ezagutu, pasadenbora bat osatu…

Euskararekin disfrutatu eta gozatuko dutela espero dugu. Eta ezer baino lehen bost ikastetxe horiek zoriondu nahi ditugu eta parte hartzen animatu izan direlako eskerrak eman.

Euskaraz ikasi, gozatu eta bizi dezagun!

 

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu