Ikasturte berri honetako lehen hileko bukaeran hurbildu zaizkigu lehenengo ikastetxeak. Izan ere, urtero bezala ikastola eta ikastetxe mordoek erabakitzen dute gurera etortzea bisitan. Hemen, Euskararen interpretazio zentroan bisita gidatua jaso eta komiki digital baten lehiaketan parte hartzen dute gazteek oso pozik.
Aste honetan, beraz, aurten etorritako zein berriak diren zentroak etorri dira: Axular Lizeoa (Donostia), Kueto BHI (Sestao) eta azkenik gaurkoan berria den Oiartzo Batxilergo Ikastola (Orereta-Oiartzun). Mila esker etortzeagatik!
Guztiek aitortu digute goiz aparta pasa dutela Euskararen Etxean hizkuntza berezia dugunaren inguruan aritzen, bai eta beste taldeetarako gomendatuko dutela txangoa.

Axular Lizeoa

Kueto BHI

Oiartzo Batxilergo ikastola

Oiartzo Batxilergo ikastola
Badakizue! Gure interneteko orritik erraz erretserba egin dezakezuela, eta doan!