Euskararen Etxea

Ikastetxe ugarirekin lanera bueltan!

Kueto Eskola

Kaixo! Asteburutik bueltan gaude eta pasadan astean bisitatu gintuzten taldeekin osatu nahi dugu blogeko sarrera hau! Izan ere, udazkena hasi denetik ikastetxeetatik mugimendua hasi da gurera… Hona hemen pasadan asteko bisitariak:

hasteko, Sestao herritik urtero bezala Kueto Eskola hurbildu zaigu, LH 5eko bi taldeekin. Egin ahal zituzten tailerren artean Komiki Digitalaren Lehiaketan parte hartzea erabaki zuten, duela egun batzuk iazkoei eman dizkiegun saritxoak ikusita nola ez! Martxan da jada aurten egingo dugun lehiaketa!

Bestetik, Euskararen Interpretazio Zentroa beste ikastetxe batetik bisitatzera ere etorri dira, urtero bezala Deustuko Salesianoak. LH 3ko bi talde, bisita gidatua egitera eta EuskalPlay tailerrean parte hartzera.

Martxan gaudela ikusi dezakezue, baina oraindik zuen erretserbak jaso nahi ditugu! Ikusi arte!

 

Kueto Eskola

Kueto Eskola

Salesianos Deusto

Salesianos Deusto

Salesianos Deusto

Salesianos Deusto

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu