Euskararen Etxea

Ikasi ukelelea jotzen euskal kantuekin

musica-pascuense-ukulele

Ukelelea jotzen ikasteko aukera egongo da Euskararen Etxean maiatzaren 8, 15 eta 22an. Darabilborekin batera antolatutako ikastaro hau, ostiralero 19:00etatik 20:30 izango da. Irakasle aparta izango dugu! Izaskun Canga deustuarra izango da (Jo Ukelelea). Klaseetan parte hartzea doakoa izango da, baina beharrezkoa da izena ematea, 15 lagunentzako plaza mugatua baitago.

Ukelelea lau sokadun instrumentu txikia da, bere hastapenetan bost bazituen ere, eta Hawaii uharteetan, Tahiti eta Pazko Uhartean bertako musika sortzeko musika-tresna printzipala da. Cavaquinho instrumentu portugesaren adaptazioa bat da, eta 1880ean asmatu zuten Hawaiin imigrante portugaldarrek.

Ukelele ikastaroa-Darabilbo-Azkue Fundazioa

 

Musika folklorikoa egiteko bakarrik ez, era askotariko musika jotzeko balio du ukeleleak. Ezaguna da,adibidez, Israel Kamakawiwo’ole artistak egindako Over the Rainbow kantuaren bertsioa. Abesti ezagun ugari jotzeko aukera izango dugu ikasiz gero, eta horren erakusgarri dira The Ukelele Teacher Youtubeko kanalera igotako hainbat tutoretza-bideo.

Euskararen Etxeak Darabilborekin batera antolatutako saioetan, baina, ukelelea euskal kantuen bidez ikastea da helburua. Bost kanta euskaldun aukeratu dira horretarako, eta horiek jotzen hastea izango da ikastaroan lortu nahi dena: Amets, Peio Joxepe, Sarri sarri, Ikusi Mendizaleak eta Zaindu Maite Duzun Hori. Klase teoriko eta praktikoak izango dira, eta instrumentuaren jatorria, oinarrizko akordeak edo sarean dauden baliabideak ere azalduko ditu irakasleak. Izaskun Cangak Jo Ukelelea izeneko kanal bat du Youtuben eta bertan, euskal kantak ukeleleaz jotzen erakusteko hainbat bideo ditu.

IMG_7625-1024x768Oinarrizko ikastaroa izango da, eta ez da beharrezkoa musika-tresna aurretik jotzen jakitea. Ikastaroa egiteko ukelele bat erostea ere ez da beharrezkoa. Daukanak edo lortzeko aukera duenak, eramatea litzateke onena. Hala ere, Euskararen Etxean sei ukelele egongo dira ikastaroan erabiltzeko, eta izen ematean instrumentua eramango den ala ez adierazi behar da. Honako esteka sakatuz izen-emateko aukera dago.

 

Zer, animatuko?

Ikusi nahi duzue nola egiten duen Izakunek? Jarraitu bere YouTubeko kanala!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu