Euskara ingurune digitalean

Ikasgelara bueltan … sare sozialak erabiliko ditugu eskoletan?

Heldu da garaia, ikasgelara bueltan, bai ikasle, bai irakasle. Egitasmo berriak, helburuak eta ideia freskoak buruan.

Irakaslea bazara eta egitasmo berriak martxan jarri nahi badituzu eskoletan, sare sozialak erabiltzea helburu didaktikoekin pentsatu duzu inoiz?

Egun, ikasleek Facebook, YouTube, Pinterest, Instagram eta horrelakoak erabiltzen dituzte euren eguneroko jardueretarako eta komunikaziorako. Zergatik? Errazak, dibertigarriak, interaktiboak eta erabilgarriak direlako beraientzat. Beraz, zergatik ez horri zukua atera eta ikasgelan ere dinamika horiek aplikatu hezkuntzaren mesedetan?

Beste ondasun batzuen artean, sare sozialen bidez ikasketa aktiboa bultza genezake eta ikasketa tresna interesgarriak bilakatu daitezke: lankidetza eta partekatzeko baliabide izan daitezke, portaera sozialak ikas daitezke eta gaitasun digitalak eskuratzeko modua izan daitezke.

Baina, zer egin, idearik ez duzu? Hemen eskoletan eta sare sozialak erabiliz burutu ditzakezun ariketa batzuk proposatzen dizkizugu:

ikasleak

Facebook erabili eztabaida sortzeko

Sare sozialik ezagunena komunikazio, erantzun eta iritziak botatzeko egokia da. Talde pribatu bat sor dezakezu zure taldearekin eta aldiro gai bat proposatu, argumentu ezberdinak eskainiz eta eztabaida sustatu. Baliabideak elkarrizketa aldi berean guztion eskura izatea ahalbidetzen du eta erlazionatutako edukiak formatu ezberdinan zabaldu ahal izatea.

Bide batez, eztabaidarako baliabideak eskaini eta iritzi ezberdinak entzun eta hausnarketa egiteko motibatuko dituzu ikasleak.

Igarkizun jokoa egin Twitterren bidez

Twitter azkarra, laburra eta arina da. Gai batzuk lantzeko Twitter kontu baten bidez edukiak beste modu batean landu ditzakezu, adibidez:

– Historiako pertsonaien izenean txioak bota.

– Idazlan edo liburuen esaldiak argitaratu eta ikasleek asmatzea zein lanari dagozkien.

– Txioen bidez zerbait igartzeko pistak luzatu.

Instagram edo Vine erabili irudi komunikazioa lantzeko

Instagram edo Vineren bidez ikasgelari proposatu diezaiokezu jarduera zehatz bat, ikasleen egun bat, ariketa bat dokumentatzea. Mugikorren bidez argazki eta bideoak egiteko aukera izango dute eta modu erraz eta arinean gauzak partekatu. Gainera, gazteen artean Instagram arrakasta handia lortu duen sare soziala bilakatu da.

Bide batez, gai eta edukietarako interesgarriak diren kontuak jarraitzea proposatu ahal zaie ikasleei. Eta irudi kulturaren inguruan hausnarketa egiteko aukera ere sortzen du gai honek.

ikaslea

Google Plus erabili eskola modu birtualean eskaintzeko

Googleen zirkulu eta hangout baliabideen bidez ikasgela areto birtuala bihur daiteke eta gaitasun teknologikoen eskuratzea edukien lanketarekin batera bideratu.

Honen bidez, elkarrizketak, dokumentuak partekatu eta aldi berean editatu, bideoak erabili… eta abar egin daiteke. Eta zergatik ez ikastetxetik kanpo dagoen pertsonaia, gai zehatz batetako adituarekin … elkarrizketa birtual bat burutu?

Diigon esteka interesgarrien bilgunea sortu

Ezagutzen duzue Diigo? Webgune eta estekak gorde eta partekatzeko sarea da. Taldeak egin daitezke eta kideek estekak partekatzeko aukera daukate. Bilgune erabilgarria sortzeko aproposa.
Gaika sor daitezke interesa izango lituzketen etiketak eta horien bidez edukiak antolatu.
gailuak

Pinteresten lankidetzan sortutako arbela erabili

Taldekako lana sustatzeko aproposa da jarduera hau. Talde txikiagotan lan egin dezakete eta erabiltzaile ezberdinen artean gai bati buruzko arbela sortu eta bertan pin-ak eskegi. Ondoren, lanak osatzeko, azalpenak emateko, adibideak azaltzeko… ikasgelan birrerabiltzeko aukera izango duzue.
Ariketa honen bidez ikasleek sarean edukiak bilatu eta zaintzen ikasiko dute.

Aurkezpenak egin YouTuberen bidez

Ikasleek jendearen aurrean aurkezpenak egiten ikasi beharko dute, sarritan ezezagunen aurrean. Norbera bere burua ikusten duenean pantailan, akats eta aldatzekoak diren gauzetaz konturatzen da. Errazagoa izaten da, gainera, norberak ohartzea, beste batek esatea baino.
Beraz, ariketa aproposa izan daiteke aurkezpen bat bideoz grabatzea eskatzea. Bide batez, bideo edizioa egiten ikasiko dute eta ahozko komunikazioa landuko dute.
Eta dudarik gabe, erabilgarriena eta gure beharretarako aproposena…

Klikasi erabili

Klikasi euskarazko baliabideak bildu eta partekatzeko sortu dugun sarea da.
Guk sortutakoa, ikasturte honetan jada martxan jarri dugu eta irakasle, ikasle eta eduki sortzaileen zerbitzuan jarri dugu.
Oraindik ezagutzen ez baduzu, aurkezpen hau jarrai dezakezu edo gurekin kontaktuan jarri.
Irakasleei zuzendutako trebakuntza saioak eskaintzen ditugu eta hitzordua lotu besterik ez duzu egin behar.
[slideshare id=48148592&doc=klikasi-aurkezpena-irakasleareneskura-jardunaldia-150514140718-lva1-app6891]

Beraz, sare sozialak ikasgelan erabiltzeko animatuta? Laguntzarik behar?

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu