Sare sozialak

Ikasgelara bueltan? Eskoletan Instagram erabiltzeko zenbait ideia

Irakasle eta ikasleak ikasgelara bueltan daude. Gaztetxoen irakasle direnen kexka nabarmenetako bat telefono mugikorra da. Ikasleak pantailara begira dabiltza etengabean eta edozein aitzakia ona da telefonoa eskutan izateko. Baina… zergatik ez arazoari beste modu batez aurre egin eta eskolaren dinamikaren zati bat bilakatzea mugikorra erabiltzearen aukera? Instagram eskola eta ikasgaietan sormenez erabiltzeko zenbait ideia emango dizkizugu.

instagram-gailuan

Egun, ikasle gazte bat ikusten dugunean, zuzenean horrek daroan gailua ikusiko dugu baita ere; hori gabe, ez doa inora. Sakelako telefonoaz ari gara. Eskutan beti. Berdin dio ikasgelan gailua erabiltzeko debekua. Instagram eta Snapchat dira beraien komunikazio bideak. Honek hainbat arazo sortzen ditu ikastetxeetan eta eskoletako dinamika eta elkarren arteko harremanetan.

Baina, zergatik ez noizbait debeku hori kendu eta sormenez erabili telefono mugikorra eskoletako dinamikan? Horretarako Instagram sare soziala aproposa da: erraza erabiltzeko, azkarra edukiak berehala argitaratzeko, ikusgarritasuna ematen du, aukera desberdinak dauzka eta, garrantzitsuena, gazteen gustukoa.

Ikaslea-telefonoarekin

Hemen Instagram ikasgelan erabiltzeko zenbait ideia:

  • Gai baten inguruan istorio bat kontatzea argazki eta azalpenen bidez.
  • Gai bat proposatzea eta irizpide batzuk finkatuta, argazkiak egitea eskatu.
  • Beraien egunerokoa kontatzea, ikasle baten ikuspegitik.
  • Ikastetxea eta horretan burutzen dituzten jarduerak zabaltzea.
  • Argazki bat proposatzea eta horretan ikasleek, iruzkinen bidez, argazkian agertzen den egoera deskribatzea, iritzia ematea eta abar.
  • Aurrekoaren antzekoa, argazki bat erakustea eta hori abiapuntutzat hartuta, idazlan bat egitea.
  • Eguneko efemerideari buruzko argazkiak argitaratzea.
  • Eguneko mundu mailan eman diren berrien kronika egitea argazkien bidez.
  • Ikasgaiko blogeko argazkiak eurek ateratakoak izatea.
  • Denbora-lerroa sortzea gai baten inguruan, Instagram bidez egindako irudien bidez. Denbora-lerroak sortzeko Tiki-Toki bezalako baliabideak erabiltzeko errazak dira.

Hemendik ideia gehiago sor daitezke.

Zelan ikusten duzu Instagram eskoletan erabiltzeko aukera?

Save

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu