Euskara ingurune digitalean

IEB2018ko gaia: burujabetza teknologikoa

Maiatzaren 17an Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura izango da, Donostiako Teknologia Elkartegian. Teknologia egokiak oinarri izango dira jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean.

Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB), teknologia egokiak oinarri izango dira jendarte antolatu eta burujabe bat lortzeko bidean eta horien inguruko eztabaida martxan jartzeko gune paregabea da. Urteetan izan da eztabaida honetan zeresana duten entitate guztien bilgune; instituzioak, herrigintzatik abiatutako ekimenak, arloko profesionalak eta akademiaren bilgune hain zuzen ere eta aurtengoan, berriro ere bil daitezke burujabetzaren oinarri izan daitezkeen proiektuei buruz hitz egiteko eta teknologia horien ideazio eta ezarpenerako bideak aztertzeko.

Egitaraua

Jardunaldia lau ardatzen inguruan egituratu da:

  • Azpiegitura teknologikoak eta komunikazio burujabetza;
  • Hezkuntza teknologikoa eta teknologia hezkuntzan;
  • Segurtasuna eta pribatutasuna
  • Ezinbesteko softwarea herri eta herritar burujabeagoak izateko

Ohiko hitzaldiez gain, eta aurreko edizioetan bezala, aplikazio eta esperientzia berrien aurkezpena izango dugu.

Jardunaldiaren bukaeran, Burujabetza digitala eta Interneten independentzia hitzaldia izango dugu, PuntCATeko ordezkari baten eskutik.

Euskarazko III. Internet Eguna antolatu du PuntuEUS Fundazioak, eta ekitaldi horrekin jardunaldiari amaiera emango diogu.

Egitaraua bere osotasunean ikusteko, UEUren webgunean duzu bere osotasunean.

Izen-ematea

  • Izen emate epea irekita dago maiatzaren 15era arte.
  • Doaneko jardunaldiak dira, baina bazkaria ordaindu beharko da (15€).
  • Matrikulatzeko zein informazio gehigarria eskuratzeko UEUren webgunera jo dezakezu.

Jardunaldiak bere bloga badu ere (IEB2018 bloga), bertan azken berriak irakurri ahal izango dituzu.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu