Euskara ingurune digitalean

Identitate digitala eta mugikorrak ikastetxean, “10 minututan” podcastaren atal berriak

ZuZeu orainkariak 10 urte beteko du aurten, eta urteurren horren harira, hiru podcast abiatu ditu. Horietako bat, Maite Goñik zuzendutako 10 minututan da, zeina Azkue Fundazioak babestuko duen. Podcast horrek hizkuntza eta teknologia lotuko ditu, eta asteazkenero egingo da. Bada podcast horren bi atal berri sarean duzue eskuragarri: Identitate digitala, egunero idazten da eta Mugikorrak eskolan, bai ala ez?.

 Identitate digitala, egunero idazten da: Konturatzea kosta egin bazaigu ere, sarean gure identitatea eraikitzen dugu. Eta eraikitzen digute. Zer sare sozialetan egon erabakitzen dugun unetik beretik, txio bat edo mezu bat argitaratzen dugun unera arte… idazten ari gara gure aztarna digitala. (…)Eta tentuz ez bagabiltza ondorio lazgarriak izan ditzake honek”.

Mugikorrak eskolan, bai ala ez?: “Frantziar Estatuak mugikorrak debekatu ditu eskoletan. Eta eztabaida hezkuntza komunitatean dago jada: Eskolan mugikorrak bai ala ez? Eta baiezkoa bada zertarako? Tresnak ez dira inoiz berez txarrak, berauen erabilera da egokia edo ezegokia izan daitekeena. Hona hemen gaia 10 minututan azaldua, Maite Goñirekin”.

ZuZeuren arabera, “hezkuntza eta teknologia lotzen dituen hariari tiraka azken joerak, aplikazioak eta trikimailuak ekarriko ditu Maite Goñik 10 minututan saiora. Labur bezain zehatz askatuko dizkigu teknologiak sortzen dizkigun korapiloak. Ikasteko garaia da”.

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu