Euskararen Etxea

Ibarrekolandako institutuko taldea Euskararen Etxean egon da gaur

Ibarrekolandako Institutoa Euskararen Etxean azaroak 23an

Gaur bisita oso berezia izan dugu Euskararen Etxean.

Ez ohikoa da talde ez euskaldunak etortzea bisitan, baina Ibarrekolandako institutuko A ereduko Batxilergoko bi taldetxo animatu egin dira eta bisita egin dute. Oso pozik gaude eta haien interesa eskertzen dugu!

Ibarrekolandako Institutoa Euskararen Etxean azaroak 23an

Ibarrekolandako Institutoa Euskararen Etxean azaroak 23an

Oraingoan ez dute burutu komiki digitalen tailerra, baina bisita osoa egin dute Euskararen Interpretazio Zentroan eta edukiak haien ezagutza mailara egokitu izan ditugu.

Gauza berriak ikasi dituzte eta gustora egon dira.

Hemendik animatu nahi zaituztegu, A eta B ereduko taldeekin ere etor zaitezten!

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu