Euskara ingurune digitalean

Iban Zalduaren “Ibilbidea” ipuin-bilduma, Booktegin

Booktegik Ibilbidea ipuin-bilduma argitaratu du bere plataforman, eta horrekin batera, ipuinen audio batzuk ere sareratu ditu, “batzuk Ibanek berak grabatuak, beste batzuk Xerezaderen Artxiboaren Ana Moralesek irakurriak”.

Bilduma hori, hain justu gaur aurkeztuko dute Donostiako Botanika tabernan, 19:30etik aurrera. Uxue Apaolazak Iban Zaldua elkarrizketatuko du, eta Ana Moralesek ipuin bat irakurriko digu. “Bukaeran guztiok galderak egiteko aukera izango dugu, baita gure iritziak emateko abagunea ere”.

Bestalde, Azkue Fundazioak babestutako ElkarrizKatearen 2. atala plazaratu du Booktegik: Uxue Alberdik Idurre Eskisabelekin izan duen solasaldia hemen dago ikusgai.

ibilbide_txiki

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu