Uztailaren 4an Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketa antolatuko du UEUko Hizkuntzalaritza sailak Baionan. Hizkuntza aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak jendaurrean plazaratzeko gune izan nahi du jardunaldiak.
Berrogeita hamar bat hizkuntzalari bildu ziren 2013ko uztailaren 4an Eibarren «Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa. Egungo Ikerlerroak» izenburua zuten jardunaldietan. Hizkuntza aztergai duten ikertzaile euskaldunak biltzea zen helburua, hainbat jakintza-arlotan abian diren proiektuei edota ikasleak egiten ari diren (edo egin berri dituzten) tesi-lanei leku eginez. Hala, ekarpenak askotarikoak izan ziren bertan, besteak beste, hizkuntzalaritza teorikoaz zihardutenak, ahozkotasuna aztergai zutenak edo hizkuntzalaritza konputazionalekoak.
«Hizkuntzalari Euskaldunen II. Topaketa.Eleaniztasunak baditu hamaika aurpegi.» izenburupean Euskal Herriko hizkuntza-egoera zela-eta, euskarak nola aurre egingo zion inguruko hizkuntza indartsuen oldarrari. Gizarte eta hezkuntza elebidunetik eleaniztunera abiadaz eta horrekin batera, euskararen geroari buruzko galderak eta kexkak. Nola integratu behar ziren hizkuntza horiek hezkuntza-sisteman euskarari kalte egin gabe? Nola eragingo ote zuen olde horrek euskal gizartean edo euskarazko komunikabideetan? Horrelako kezkez gain, bestelako ikerketa-ildoak ere ari dira bidea egiten eleaniztasunaren inguruan, esate baterako, psiko/neurolinguistikaren eremuan.
Eta
Hizkuntzalari Euskaldunen III. Topaketarako zer berri? antolatuko du
UEUko Hizkuntzalaritza sailak Baionan. Lehenengo topaketaren harira antolatu dute hirugarren hau. Hain zuzen ere, hizkuntza aztergai duten proiektuak edota tesi-lanak —abian direnak zein amaitu berriak—
jendaurrean plazaratzeko gune bat izan nahi du jardunaldiak.
“Hizkuntza ikergai dugunok heterogeneoak gara formazioz eta asko ditugu lan- eta ikerketa-eremuak ere” diote hizkuntzalaritza sailekoak. “Hizkuntza Zientziek askotariko alorrak biltzen dituzte, hizkuntza ikuspuntu askotatik, eta helburu teoriko edota aplikatuekin aztertzen dutenak: hizkuntzalaritza orokorra, filologia, soziolinguistika, neurolinguistika, hizkuntzalaritza konputazionala, lexikografia, terminologia, itzulpengintza, glotodidaktika… Bada, arlo horietako guztietako ikertzaileak biltzea da topaketa honen helburua”.
Uztailaren 4an
Komunikazioak bidaltzeko epea irekita dago dagoeneko eta apirilaren 30era arte izango da horretarako aukera. Ekarpenak hizkuntzalaritza@ueu.org e-posta helbidera bidali behar dira honako informazioarekin:
- Komunikazioaren izenburua
- Egileen izen-deiturak
- Harremanetarako posta elektronikoa
- Komunikazioaren laburpena, orrialde batekoa (erreferentziak kontuan izan gabe)
Ekarpenen kopuruak eta kalitateak hala ahalbidetuz gero, liburu batean biltzeko aukera aurreikusten da, Hizkuntzalari Euskaldun I. Topaketan egin zen bezala.
Iruzkinak
Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?