Gurekin parte hartu nahi?

Hizkuntza praktika ekologikoak Euskararen Ginkanaren aurtongo gaia!

Euskararen Ginkanaren 5. edizio honetan  hizkuntza-ekologistak izateko hizkuntza praktika ekologikoak hartu ditugu gaitzat. Gainditu beharreko probak eta galderak, hizkuntzen garapen jasangarrirako lagungarri gertatzen diren hiztun eta hizkuntza-komunitateen ekimen eta praktikei lotuak izango dira.

Ginkana 2016 kartela

Euskararen Ginkanaren lehiaketako probetan, hizkuntza aniztasuna bermatzeko erronka unibertsalari jolasaren bidez helduko diogu euskararen lurraldean.

Ekoguneak euskaraz eta euskararekin dibertitzeko antolatzen duen taldekako lehiaketa da Euskararen Ginkana. 5.edizio honetan, Azkue Fundazioaren laguntza izango du antolaketa lanetan eta Euskaltzaleen Topaguneak egingo ditu koordinazio lanak.

Helburua, herritarren artean hizkuntzekiko sentiberatasuna eta euskararen erabilpena sustatzea da, hizkuntzen zein aniztasunaren jasangarritasuna eta hizkuntza-ekologiaren kontzeptuak ezagutzera emanez.

Euskararen Ginkanaren faseak

1. fasea: 6 asteko iraupena du,  abenduaren 3an hasi eta urtarrilaren 19an amaituko da. Fase honetan www.euskararenginkana.eus webgunean astero argitaratuko diren probak gainditu beharko dituzte taldeek.

2. fasea:  Final handiaren eguna da! urtarrilaren 28an burutuko da  Donostian kokatuta dagoen Ekogunea parkean. Bertan 1. fasean puntu gehien lortu dituzten 4 talde parte-hartzaileak lehiatuko dira.  

 Nola parte hartu?

5.Euskararen Ginkanan izena emateko epea urriaren 17an hasi eta abenduaren 3an amaituko da.

  • Parte hartzea taldekakoa izango da. Talde, elkarte edo eragile bat ordezkatuko duten 4-6 laguneko taldeak osatu beharko dira horretarako.
  • 16 urte baina gehiago izan beharko dituzte parte hartzaile guztiek.
  • Izena eman ahal izateko, webguneko galdetegia betetzeaz gain, talde bakoitzak bideo labur bat grabatu beharko du taldearen eta sariarekin babestu nahi duen proiektuaren aurkezpen txiki bat.
  • Taldeak egitura formalik gabeko lagun koadrila edo guraso zein ikasle taldeak izan daitezke. Baita egitura formala duten elkarte desberdinetako taldeak ere, hala nola, euskalgintzako taldeak, talde feministak, erakunde sozialak, talde ekologistak, tokiko enpresak, eta abar.

Elkartu eta parte hartu!

5.edizio honetan ere, izaera eta ezaugarri ezberdinetako taldeek euskararen alde dagoeneko egiten duten lana saritu nahi da. Sari nagusia 3000 euro talde irabazleak aukeratutako euskararen aldeko egitasmo bat finantzatzeko izango da. Taldeak berak burutzen duen euskarazko proiektu bat edo beste eragileren batek burutzen duen proiektu bat babestu daiteke sariarekin.

Talde finalista guztiek gainera, produktu ekologikoz osatutako otarre bana jasoko dute finalean parte hartu izana saritzeko.

Zorterik handiena Ginkanakideak!

Iazko finaleko bideoa:

4.Edizioko partehartzaileen bideoak ikusgai

 

Iruzkinak


Gure artikuluak zuzenean zure postontzian jaso nahi dituzu?

Nola jaso nahi dituzu artikuluak postontzian?

Iruzkina idatzi nahi baduzu